Mikel Donea.— Euzko-Alderdi Jeltzalien Zaindari izanik, Emakume Abertzale-Batza'k eraldu zuan jaupa bat txadon nagusian ainbat abertzale bertaraturik.
— Deun Mikel balerakuak, ere, oso ospetsu igaro zuten, beren Zaindari eguna. Txadontxua goizeko saspiretan jaupa ixila esan zan.
Amarretan ibildeuna uriko txistulariak Iñaki'ren eresia juaz lagundurik. Ondoren jaupa nagusia. Egilia Opakua'tar Estanis. Txonitza aita Zezilio karmeldarrak egin zun.
Arratsaldian, erromeria egin zan.
Agurtza illa.— Asteartian txadon nagusian gabeko zortziretan emon zaio asiera zeruko Ama goraltzeko illa gustiko Agurtzari (Errosarioari). Gure Jauna agirian dala.
Ama zerukuak ia poza artzen duan eskintza esanik, eleiz zinismendunok ill onetan txadonaratu biar degu.
Datorren igandian, urtero bezela aurten ere ibildeuna egingo da. Ama lastanau irudiakin Agurtza gustiok abesturik.
Izpar baltza.— Bat-batian, Jaunak bereganatu du, 74 urteko Etxeberria'tar Joseba (La Mamendi) baserriko aitona (G.B.). Laguntzen dogu atsegabian sendikoeri.
Ostikoketak.— Igesi dan igandian, Lerun-zelaian, ostikoketak izandu ziran. Goizian «Pitusin» taldiak Bomba'r estu-estu ibilita gero, goal bat sartu zion.
Arratsaldian kiroltzale asko batu zan, batez ere Eibar'tik etorrita, Errenderi'ko C.D. Euzkalduna eta Eibar'ko «El Gallo» ikustera. Lendabiziko denboran Errenderitarrak motel ibili ziran, eta onek konturatu orduko iru goal sartu zioten eibartarrak.
Bigarren denboran errenderitarrak obeto jokatu aurrerago baño erakutsi zuten orduan baño geiago dirala, eibartarrok estutxuago arkitu ziran eta penalti batekin zenbatu zuten errenderitarrok lenengo ta azkenengo gola. Eta beste bat beriela eibartarrok, eta onek garale atera ziran lau ta bat.
Eibartarrak oso ederki jokatu zuten errenderitarrok gogorik gabe.
AIXERIXA