Batzar artezkari berriak.— Gau gurtzaliak datorren [...] Artezkari Batza au aukeratu du:
Lendakari: Iriondo'tar Iñaki.
Idazkari: Garate'tar Kirika.
Txindizai: Iriondo'tar Kisir.
Artezkari lagunak: Unzueta'tar Estepan, Bernedo'tar [...], Unzueta'tar Laxar, Ansola'tar Joseba.
* * *
Baita ere Euzko Batzokian aukeratu zuan urte ontako Batzar artezkaria onela:
Lendakari: Aizpitarte'tar Joseba Mirena.
Idazkari: Epalde'tar Alberta.
Txindizai: Iriondo'tar Kasir.
Artezkari lagunak: Konde'tar Maxima, Mendikute'tar Laurentzi, Argarate'tar Ixaka, Ulazia'tar Joseba Erramon.
Eukel izena.— Jun zan igandean txadon nagusian ugutzatu zan Euzko Langile-etako bazkide dan Gabilondo'tar Leontzi, eta bere emazte Arakistain'tar Josune [...] mutiko bat.
Aita ama bitxi izandu ziran, Armendia'tar Gilelma eta bere emazte Izagirre'tar Miren. «Sabin» euskel ederra ezarri zioten.
Zorionak, Lontzi eta emazteari eta alegin egin, zuen antzedo abertzalia izan dedin mutiko ori.
Iri indarketa.— Kandelario egunerako ere apustu bi antolatu dituzte.
Alade batetik izango dira, «Juaristi aundi»ko iriak, itzai eramanik [...]'tar Kepa jaubia, eta Osoro'tar Balentin Abatotxe'kua.
Beste iriak dira «Kaskante» baserrikuak, itzaiak Mugertza'tar Jose jaribia, eta Urrutia'tar Martin edo bestela Arrieta'tar Imanol.
Etxeratu.— Donosti'n osakuntza eginda Aizpiri'tar Pantzeska ongi etorri.
Emakume Abertzale Batza.— Onek emakume abertzaliak, datorren igandian nai izan zuten, beren zabalkundia egitia, baña baimenik ez dute ezan agintariengandik eta urren arte utzi dute. Jaungoikuak agun aditzera emango degu [...].
Baña egun orretan zerbait egin gabe ez dute nai utzi, eta antolau dute itzaldi [...].
Arratzaldeko lau laurden gutxigotan [...] Lazkano'tar Miren Eibar'ko andere argi eta abertzaliak.
¡Elgoibartar emakumiak! Guztiok biar arratsaldian Batzoki'ra.
AIXERIXA