Deun Agate.— Aurten Agate Deunaren eskaleak aspaldiki urtetan aldian askoz geyago ibilli dira baserririk baserri eta Eusko Batzokiko ogeta amar lagun baño geyagoko aldra aundi bat ibilli ziran uriko kalerik kale abestutzen danak ondo abestu zuten bai koplariak et lagunak.
Igandean amaiketakua izan zuten Euzko Batzokian.
Euzko Batzokian.— Larunbat gabeko bederatziretan Euzko Batzokiko areto dana beteta zegola itz egin zuan R. Agirre'tar Julen izlari ospetzu gazteak oso ederki, oso txalotua izan zan beran itzaldiko bitarte azkotan eta amaieran.
Datorren larunbaterako beste itzaldi bat izango da.
Laisterketa jokua.— Igandean goiz goizetik ari zan oste aundia biltzen zortxiretan 20-14 zegon «Betetxen» alde, bederatziretan erdiñian zagon txindia.
Bederatziretan urten ziran laisterkariak Erruki Etxetik oso bizkor azi ziran biyak baña bide erdirako Izarra'k minutu baten aldea artu zuan eta «Betetxe» geratu egin zan «Kurutxeta» baño lentxuago eta «Izarre» Azkaratera juan zan 23 minutu eta 50 segundoan [...] oraindiño bizkorren eginduan laisterkaria eta lukatxeko eran nai'det sakel azko arindu egin zirala eta beste batxuk astindu.
Naskaldia.— Gaxorik arkitxen dira eleizakuak artuta Zendoya'tar Teresa Andone «Aizpizkar goiko» basetxekua eta Epelde'tar Jone.
Laister sendatzia opa diot.
— Laisterka jokua ikustera etorrita agurtu gendun «Egi-alde» idazle azkarra.
Baita ere Osoro'tar Joseba Iñaki.
ATXOLIN