ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Kirola - Lasterketak | El Día, 1931-01-04 »
El Día, 1930-11-22

 

Ama miragarriaren omenez.— Eun urte dala ta Ama miragarria- [...] jaldi ederrak deua aurten. [...] seietan egiten da euskeran eta azkenengo egunetan itzaldiak ere izango dituzte, 24'an Kanpos'tar Saturnino jaunak, 25'ean, Onaindia'tar Zelestino jaunak, eta 26'ean Opakua'tar Estanislao jaunak.

Igandean berriz, 23'an ibildeuna izango da kalez-kale «karroza» (burdi apaiñak), Andra Mari Miragarriaren agerkayak azalduaz. Gauz ederra izango dala uste degu.

 

Lasterketa.— Itxas-aurre'k jo du Ixaka; «Betetxe» mutriku aldeko korrikalariak «Marigorta» atzian laga du igandian, Ermuaran aldian, buruari azka egingo dio makiña batek. Jokua dala ez dala, ozte aundia zan errian eta tabernari batzuk etziran asarre. Ezta danentzat peri txarrik.

 

Luistarrak.— Igandean izan genduan Luistarrak, gure illeroko jaunartzea, zazpiretako jaupan.

Arrasate'ko ikurrin onespenera juan zan emendik Luistarren bazkintzako buru dan Unzueta'tar Lazaro, gu guzion ordezkoa egitera.

 

Naste.— Elizakoak emanda dago Garate'tar Isabel, andere on eta maitatua. Lenbailen sendatzea opa diogu.

— Gure txaunburu dan Urrestarazu'tar Zeferino jauna, makal samar dago, gaxo gogorrez ezpada ere. Poztuko giñake, oso pizkorturik ikusteaz.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala