«Urretabarren»i.— Artu egizu nere atsegabe agurra, zure sei urteko alabatxuaren eriotza.
Agurtu.— Igesi dan igandian, emen egon ziran ogeita-amairu abertzale zarauztarrak, Sukarrieta'n gure maxu Arana-Goiri'tar Sabin'en iltokia ikertutzen izanda gero. Zinkunegi sendagilia ta «Baserri» buru zirala. Mirentxu idazliak apari ona eman ziela ezaguntzan oso umore ona eduki zuten gurekin egon ziran bitartian.
Eleizkizuna.— Igandez Deuna Kalare eleizatxuan Porsiunkula'ko jaya ospetu zan. Amarretan Jaupa nagusi abestua itz aldia egin zun aita Epelde pantzeskatarra, arratsaldeko eleizkizunian ere berak atsegin zuan.
Deun Laurentzi.— Deun Laurentzi beren zaindaria ospatzeko, batera onetako baserritarrak antolatu zituzten eleiz jai ta jolasak. Amarretan jaupa nagusian Laborda abeslari trebeak abestuko zun, eta itzaldia.
Etxeguren Mendaro (Garagartza)'ko txaunburuan gain dago. Laisterkariak ere izango diran sariak:
Lenenguari, 20 laurleko.
Bigarrena'ri, 13.
Irugarrena'ri, 10.
Laugarrena'ri, 5.
Arratsaldian uriko txistulariak jota dantzaketa.
Jayotza.— Mikarregi'ko mikelete dan Mendia'tar Martin eta bere emaztiak aurtxo bat izan dute. Zorionak.
Naskaldia.— Udaldia igarotzen emen arkitzen dira Urizar alduna izanduaren sendia.
— Santo Domingo Calzada'n Irusta'tar Edorte. Arrillaga'tar Andoni sendagiliaren emastia bere semiagaz.
— Erresil'en «Talo» euzkel-idazliaren etxian Eizagirre'tar Joseba uri onetako sendagiliaren sendia.
— Zarautz'en Arenas'tar Lorete bere alaba Matilde ta onen semiarekin.
— Santander'en Egiguren'tar Kepa, eta Ezenarro'tar Koldobika apaiz geyak.
Ondarrua'ra, jun dira Julene (Akerra) eta Etxeberria'tar Kresense.
AIXERIXA