ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-09-01

 

Uriko jayak.— Deun Bartolome da gure uriko zaindaria eta bere ospaz eleizkizun eta jai alayak izan ditugu.

Illan 23'gn.— Txadon nagusian gaubian Lizarriturri, erriko semearen «Salve» eder bat abestu zan.

24'gn.— Erkala sortu zanetik egun onetan esan egin izan ibildeunik eta aurten txaidez-txaide bere irudiarekin eta Uri-Eresbatzak lagunduta egin zan oztetza aundia bertaraturik. Ondoren «Eukaristika» jaupa nagusian abestu zan. Itzaldi ederra zuzendu zigun aita Agirreolea josulaunak. Eleizkizunak ba ederrak izan ditugu.

Eskuzko pelota jokaldiak

Illan 24'gn.— Arratsaldian, Zabala'k eta Urzelai, irabazi zien Irureta II eta Artazo'ri 22-15'k

25'gn.— Etxaniz anayak, irabazi zioten Sustarra eta Murua'ri 22 ta 14'an.

26'an.— Izugarrizko partidu ederra jokatu zuten Galdos eta Arrien (ezkerrak) Sol eta Gurrutxaga'ri onek irabazi zuten 22-20. Txalo gogorrak irabazi zituzten, baten ere Arrien ezkerrak.

Laisterkariak

Amabi urtetik berakuak txaidez txaide egin zuten.

1. Juaristi'tar Purdentzi'k.

2. Gurrutxaga'tar Joseba'k.

3. Egaña'tar Josu'k.

4. Gabilondo'tar Gabirel'ek.

6. Agarrek.

Amazortzi berakuak

1. Konde'tar Iñaki'k.

2. Gurrutxaga'tar Joseba'k.

3. Gabilondo'tar Peli'k.

4. Aldai'k.

5. Eguren'dar Paul'ek.

6. Bastida'tar Kepa'k.

Txirrindulariak

Bigarren mallakuak, ibilaldiak: Akarrate, Eibar, Deba, Elgoibar.

1. Goenaga'tar Pantzeska.

2. Irigoras'tar G.

3. Zubizarreta'tar B.

4. Leturiaga'tar S.

5. Olazabal'dar Atanasi.

6. Muxika'tar Imanol.

 

* * *

 

Izarra Club'ek beren bazkidientzako txirrindu joko polita antolatu zuten oso parregarria benetan. Ibilaldia zan Elgoibar, Eibar, Elgoibar, Deba, Elgoibar «controlak» jarri zituzten Malzaga'ko «Errotatxo» ardoetxian eta Alzola'n «Nafarkuan» elgoibarren kondenian control orretan izen-abizenak bota biar zan tokian bazu-txuri bat auzkistu presentau ziran, saritzat txoll-bat eta 25 lalurleko zauden.

1. Axuria'tar Josu.

2. Ansola'tar Peli.

3. Arregi'tar Jon.

4. Oria.

5. Ansola'tar Erramon.

6. Garcia.

7. Garate.—

 

Trikitixa sarika

«Gelatxo» ospe aundikuak jota txikitixa sariketan izan du ziran iru-biko (pareja aurkesku) ziran epaikari siñegotziak eta Pujana jauna izandu ziran onela batzokatu ziran.

1. Idiakez'tar Joseba - Manterola'tar Joseba, Iziarkua.

2. Ladis'tar Joseba - Odria'tar Salome, emengua.

3. Osoro'tar Joseba - Agirregomezkorta'tar Josebe, emengua.

Sariketatik kanpora oso txalotuak izandu ziran Anzola'tar Sabin (Altza'kua) eta Galastegi'tar Jonetxu (Bilbao'kua) biak poxpoliñak.

 

Dantzaketak

Gastediak berriz nun dantzatu izan zuen alajañetan, emen izan ziran Eibar ta Ondarroa'ko Uri-Eresbatzak arrasateko dultzañeruak ere. Ostontzeko jalasteko tramaku asko «tio vivo-volandera», txurrero, tiro-pichon eta abar zezenak ere bai, ¿zer geyago biagendun? asma zazu «Lauaxeta» lagun zarra.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Geyago zer? ¡Dirua, mutil!.— L.

 



Bilatu:


elgoibarko udala