ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-12-16 | Kirola - Lasterketak | Argia, 1935-10-13 »
Argia, 1935-09-29

 

In memoriam.— ¡Sebere il da! Benetako euzko ama bat Jaunak bereganatu du, 27 urte zituala. Euzko ama diot, uri ontako Emakume Abertzale Batzako lenenguetako bazkidea zalako ta abertzale sutsua gañera, Sabin gure maixuaren ikasbidia zuzen zuzen zaraman. Bi aur utzi ditu ta biak euskel izendunak. Beronen obiratzian oste ikaragarria izandu zan, batez ere Deun Laurentzi balleratik. E.A.B.'k opariz uztai (koroi) bat eskeñi zion, iragarki onekin: «E.A.B.'k, bere bazkidiari».

Goian bego ba Galzakorta'tar Sebere, eta zuk, Joxe, jaso gure samin agurra.

 

Laisterkariak.— Gaur ogei ta bi laisterketa bat izando da emen. Alberdi'tar Eusebi azkoitiarrak eta emengo «Untzon»ek jokatuko dute. Asi emengo Gaxo etxe (Hospital) aurretik eta, Azkarate gañeraño. Deposituan 500'na laurleko alde banatatik jarri dituzte, eta ezingo da luzetu zortzi egun baño geiago izentatutako egunetik; bata edo bestia gaxotzia balitz ere, eguneko 25 laurleko areriuari eman biar lizkioke. Apostu orretan 1500 laurlekona jokatzen dituzte.

 

Itziar'era.— Uri ontako Emakume Abertzaleen artian, gar aundia arkitzen da, datorren igandez, gaur, Mikel Done Euskal erriaren zaindari egunian Itziar'eratzeko.

 

Jaiotza.— Aurtxo batekin sendia geitu dute Kortaberria'tar Salud eta Irigoras'tar Gotzonek (Urkiola txikikuak). Zorionak.

 

Ezkontza.— Igesi dan larunbatean, Itziar'ko Ama Birjiñaren aurrian uztertu dira, Lopez'tar Abelin (guardizibilla) gaztia ta Agirre'tar Andone emengo «Juanatei» baserriko neskatilla polita.

 

Dabiltzanak.— Denbora aldi bat igaro ondoren «Antxusita» basarrian, bere jaiotetxian, Bueno Aires'era biurtzen da Etxaniz'tar Jose, bere emazte ta arreba Josebe'rekin.

—Lekeitio'n egun batzuk igaro ta, biurtu da etxera Arregi'tar Gotzon, bere emazte ta semiarekin.

—Bartzelonara Egia'tar Pantzeska bere emazte ta alabarekin Buenos Aires'erako itxasontzia artzera.

—Donostia'ra Mendizabal'dar Erramone Errezabal pelotariaren emaztia bere sendiarekin.

—Zegama'ra jun da Larrea'tar Yon.

 

ATXERIXA

 

_____

 

Agurtu.— Arrasateko-antxinako «Udala Mendi» idazlia emen izan degu aurreko egun baten.

—Mutriku'ko «Atxu Kale» idazlia ere emen agurtu degu bere arreba Arkotxa'tar Tomaxa'kin. Emakume au mendigoizale jatorra degu, Mutriku'ko Batzokiak emakume mendigoizalieri ipiñi zion saria beonek irabazi du.

Zorionak Tomaxa.

 

Ezkon deia.— Juan dan igandian izan zuten beren lenengo ezkon deia Arriola'tar Jerardo eta San Martin'dar Natibidade'k. Zorionak.

 

Lasarte'ra.— Juan dan igandian ainbat jente juantzan emendik ere ango beribil azkarrak ikustera. Emen gelditu giñanok ere beribilla ugari ikusi genduan arranopola. Begiratu bestela. Onek dira Lasarte'tik bueltan arratsaldeko lauretatik goizeko ordu bata bitartean igaro ziran berebillak:

Beribil txikiak, 771; beribil aundiak 27; motozikletak, 34 ta bizikletak, 44.

Emengo geltokiko kutxan ere txindi mordoxka ederra gelditua izan bear du esan zutanez, milla ta zortzireun ta geyago laurlekon txartelak saldu omen ziran ta. Ia ba mutillak, ez esan dirurik en dagola. Auen erdiak «Poxpolin»ek baleuzka ez litzake gaizki etorriko.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala