Izpar beltzak.— Bat batian ilda billatu zuten bere oian Zabala'tar Dunixe, 52 urteduna.
Baita ere Jaunaren besoetan il da, Arriaga'tar Imanole; «Manuela Errotatxo» esanda obeto ezagutzen da.
Donostin ilda 75 urte zituala, Lizarriturri'tar Ildebontsa emengo semia, urte askoan emengo txadon nagusiko txaineslari (organista) izandakoa. Igesi zan igandian, bere gorputza ekarri zuten.
Laguntzen diegu atsekabian ildakoen sendikide guziei.
Eleizakuak.— Eleizakoak artuta arkitzen da, Zuena Etxeberriko amona zarra dan Odria'tar Maria.
Ostiko kirola.— Igesi zan igandian, Lerun zelaian, Bergara erabarrutiko ostiko txapelketa jokatu zuten, Eibar'ko Union Deportiva'k eta «El Gallo»k. Bana berdindurik gelditu ziran.
Arrasate'ko Maala zelaian, Elgoibar F.C.'ek eta Bergara F.C.'ek; oiek irabazi zuten gol bat sartuta.
Azkoiti'ko Altzibar zelaian, emengo Izarra taldiak eta bertako Anaitasunak jokatu zuten. Anaitasunak irabazi iru ta bat.
Laisterkariak.— Igasi zan igandian, Azkoiti'ko Zigorraga kamineruan semeak, ariñeketa bat jokatu zun emengo Gaxoetxe (Hospital) aurrian asi ta Azkarate gañerako 34 minituan egin baietza. 31 t'erdi minituan egin zuan.
Beste laisterketa bat ere eginda datorren illan amarrian jokatzeko: asi emengo Gaxoetxe (Hospital) aurrian ta Azkarate'ra 38 minutuan egin ezetz. Laisterkaria Aiztondo amerikanua da.
AIXERIXA
Itzaldia.— Larunbat 26 gabean, izan genduan Eusko Batzokian «Altzeta» jatorrak zuzendu zigun itzaldia, berak oi duan bezela euskera eder garbian; atsegiñez entzun giñion. Baita gogoan artu ere esandako guzia.
Txalo naiko entzun zuan «Altzeta»k bai merezi ere eta.
Lizarriturri.— Igandez Donostitik ekarri ta emen obiratu zuten Lizarriturri'tar On Ildefonso, 75 urtekoa. Goyan bego. Erritarra genduan, errian organista izana eta geroz Donosti'ko «San Vicente»ko organista. Abesti egille jatorra zan bera batez ere txistularien doñu ederrik atera zuan. Emen erri guztiak irten zuan ill gorputzari laguntzera. Eresbatzak bera erritar «musiko»a zalako juaz lagundu zion. Otoitz bat, eta Jaunak berakin dezala Lizarriturri ona.
Batzokian.— Asi da zerbaiten berotasuna Abesbatza berpiztu bear omen da. Antzezlariak berotu eta ekin. Ia bada danon artean zerbait egiten degun.
IXAKA