Arratsaldean, pelota tokia bete-bete ta «Bixente» antzeztu zuten, gure antzezlari trebeak, eta «Etxagiña» eta «Lontzi»-k bertso saioa. Jeolimo gazteak bakar-prantzez izketa parregarria. ¡Bazan txalo eta parrea naikoa! ¡Zein pozik ikusi genduzen gure baso-mendietako gizon jatorrak parrez, algaraz lenbiziko antzerki ikustaldi ontan! Aberria zabalduaz, eta menditarrat alaitasuna eraman natan gtñan antzerki jai onekin. Bete degu gurea, eta berrizko ere, gogoa degu.
Bertatik, Eusko Batzokiko Zabalkunde Batzordearen izenean, ARGIA aldeko lana eratu duten idazleai, eskerrak. Ermuaran balleko gizon, emakume, aitona-amona, gazte ta umetxoei eskerrik beroenak, egin diguten arreragatik. Bereziak berriz, pelota tokia esku zabalez eman diguten jabeai. Eskerrik asko guztioi eta ernal beti eusko bidean!
IXAKA
_____
Gure lenengo irtera ez da alperrikakoa izan, bada datorren astetik aurrera Ermuaran ballian 20 ARGIA geiago salduko dira (asieran ori).
Gure naia «Baserri» gure artean izatea zan, bañon «Pedro Mari» antzeztera Donostira juan bear ta... agur egin bear izan genion amaiketako bultzian. Milla ta milla esker, «Baserri», bada erakutsi dezu ongi zure ARGIAganako ta Elgoibar'ko idazlenganako maitasuna.
«Bixente» Pepe Artola'ren antzerkia egin zuten Batzokiko antzezlariak ta, jakiña, naikua parre egin zutela ikusten egon ziran guziak. Larreategi'tar Miren'ek ama jatorra ta benetakua egin zuan. Lasa'tar Dina ia zer nolako etxeko endrea ardandegi baterako! Zubizarreta'tar Miren... «Astokrasiako» señorita benetakua.
Gizasemeak berriz, Gabilondo, Epelde, Manterola, Eizagirre, Astiazaran, Osoro ta Arriola'tarrak oso ederki.
Bitartian Leontzio Gabilondo ta Etxeiñak bertso ederrak bota zituzten ARGIA ta euskera aldez, oso txalotuak izanik.
Azkenik, Jeolimok, «Porru salda» bakarrizketa egin zuan. ¡Aura zan txalo parastada! Zorionak, Jeolimo!
Esker milla Batzoki ta Uri Buru batzarrari, batez ere Zabalkunde Batzordeari, erreztasun ta txindi laguntze izan degulako. Baita ere esker ugariak iragarki edo anunzioak eman dituztenai, bada geienbat eurengatik atera degu orri berezia. Agur ta San Migel jai arte.
ABERRI