ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-10-01

 

Abarrak.— Klara Donearen alabak duten elizatxoan, Irugarren Prantzizkotarrak bederatziurrena egin dute. Oso ederra ala ere. Eren Aita Prantzizkoren omenez. Aita Rekondo prantzizkotarrak izan ditu itz aldiak.

— Agurtza edo errosarioaren ilean sartzera goaz kristau zintzo eta euskaldun benetakoak lez, Ama Zerukoarekin gogoraturik esan dezaiogun egunero agurtza, errosarioa.

— Azkue'tar Estanislao eta Unzueta'tar Blas eta Gorostiza'tar Benedita'k baserriko jaio berriari. Aita eta ama dira Leyaristi'tar Domingo eta San Martin'tar Josepa.

Zorionak biotzez guztioi.

— Emengo E.A.B.'ko andereño gazte eta irakaslaria dan Zubizarreta'tar Margarita Barakaldo'ko Eusko Ikastolako irakasle autu dute.

Zorion bero beroak bialtzen dizkiot anderaño [...] orri.

— Logroño'ko urrian «San Mateo» ospatu ondoren etxeratu da Suarez'tar Anjel mutil gaztea.

— Deba'ko aizeak artuaz, udia igaro ondoren etxeratu da baita ere, Etxaniz'tar Juanito ezkerra.

— Gure artean dabil, Bilbao'tik etorri dan ezkero Alberdi'tar Miren, andereñua.

 

Deun Mikel.— Atzo Deun Mikel eguna genun. ¿Gogoratu al ziñan irakurle, Aralarko tontorretik, Mikel goi aingeruak gure alde duela bere almena? Zaindaritzat degu bera, ta gordetzeko gaitu. Baña oroitu bearra degu beratzaz. Edonun euskal erri guztian osatu da, baña Eusko alderdi abertzale artean geiago era berezian. Ikurriñak agirian; Mikel Deunaren egopian egon ziran. Euzkadiren alde batetik bestera Goi aingeruaren eguna jaitu du.

Abertzaletasunaren maitasun benetakoaren agiri eder eder bat, da eusko abestia. Atzoko egun ospetsu ortan abesti goxo xamurrak entzungo ziren alde asko askotan. Eusko abestiak batez ere, biotzeko naia gogoratzen du, abertzaleak ere [...] aldi, abestaldietan. ¿Zer ederragorik Eusko abesbatzak oi dituzten abestaldiak baño? Atzo Donostiñ sortu zan abesbatza, abertzaleen artean, gaur zabaldu da: Deba'n apaiñ apaña, Zumaian baita ere, eusko abestiak guztira eldu nairik. Deun Mikel egunean ¿zer [...] Eusko Batzokian bildu abertzale guztiok eta abestu abestu baño? Gure aberriaren aunditasun eta edertasuna abestiak dio.

Ara bada. Otzo auzo auzoan, Markiña'n Eusko Abesbatzak Eusko Etxean lenbiziko abestaldia zuan. Talde bat gehiago. Deun Mikel ospatuaz, aberria goratu nai ezan dute. Ederki. Bertan, gure «lagun» «Tanbolin» Patxiko da zuzendari eta abeslari tartean dira era guztikoak: idazle, langile eta abar.

Onaindia'tar bat da «Kopista» eta «relojero». «Ete» eusko idazle jator bezin jatorra da «kontralto» eta horrela beste batzuk eta guztiak, lan eta batera eta bestera, aberriaren alde. ¿Ez alda pozgarria?

Jaiki gaitezen danok, eta Deun Mikel ospatu dezagun gure eliz aldean; lantegian, lagun taldean, eta biotz alai eta maitalez abestu dezagun abestu eusko abestia, eta beran zuzenduan esan dezagun:

Deun Mikel, zaindaria

zaindu, Eusko erria.

 

Loyola aldean.— Aspalditxoan nuan gogoa gure Deun Iñaki'ren jaiote etxea ikusteko, oraingo jun etorri eoen ondoren. Ala igandez, makila eskuan joan nintzan aruntz. Bidez, iru andereño gazteeen laguntza izan nuan Azkoiti alderako era zuten ezkero. Azkoiti'n sarrera egitean lagun maite abertzale txintxoak arkitun nituan «Egi alde» idazle jator eta «Balentzi» gazte sutsua. ¡Bai goxoa, abertzale anaitasuna!

Gosaldu ondoren, Loyolara juan naiz. Urrundik etxe aundi eder, begirakor ura ikusi eta aurreratu nai geiago. Bakarrik noa.

Loyola ixil. Eliz aundian argi gorri bakarra Jaun aurrean. Bakardadea. Ixil ixil, bazterrak.

Nire gogoan oldozmen oek: ¿Nun dira au ain apain eta txukun jarri duten aiek? ¿Zergatik bota dituzte?

Belaunikaturik otoi diot Deun Iñakiren bitartez Goi Jaunari.

Eta bakarrik nago.

Ontan bi andereño belaunikatu eta otoi diote oek ere ¿Nortzugatik?

Ondoren jo det aibeste bider arpegi alaitsuz zabaldu diraten atea, eta bi erkalderriko zaintzale ateratzen zaizkit. Itz bi eta aldendu naiz itunez. Atea itxi dute.

Ni goruntz jaio etxea ikustea noa. Eskalera edo zurguan goruntz, bakar bakarrik noa [...] benetan: bazterrak ixil, otoi murmurrik ez det aditzen. Ez da iñor bertan; iñortxo ere ez.

Eta ainbat gauz eder, gauz maitagarri eta...

Begitan malkoak ditudala irten naiz; iges egingo nuke baño ezin.

¿Nun zerate Iñaki'ren semeok? Euskaldun anaiak; gure anai lagunak, ez dira emen, bota zituzten. ¿Nun dira etxetik urrun? Gogoratu dezagun euskaldunok, Loyolako bakardade au, gure izatearen izen garbiari egindako obena dala.

Azpeitira zuzen igaro nintzan andik Olatz'en Salbea esan ondoren. Eta Azpeiti'n ere anai lagunak ondo baño obeto artu ninduen. Batez ere Bastida txirrindulariari, eta idazle lagun maite «Plaza alde»ri eskerrak bear dizkiet.

Onela igaro nuan igandea Loyola aldean. Bertan ikusi nituan beste Elgoibarko andereño mordoxka bat, lore txorta eder bat. Onek ere Loyolako bakardadea ausi nairik igaro ziran, ikerraldia egitera. Bai. Euskaldunok, maizago bear genduke, gure anai urrutiratutakoaz gogoratu eta batez ere gure Deun Iñaki jaio etxe au maizago [...] otoi diogula, elizaren alde, siñismenaren alde eta aberriaren alde.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala