ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-12-18

 

Gaur, igandia, Abenduaren 18'an J.I. Josu'ren Biotzaren Jaureskundea (entronizaziua) egiteko asmua degu Elgoibar'ko E.A.B.'k.

Jaia era ontara izango da:

Goizian zortzirak laurden gutxiotan izango da jaupa edo «meza» txadon nagusian (Parrokian). Jaupa erdian izango da jaunartze orokorra.

Arratsaldeko lauretan egingo da Josu'ren Biotza'ren Jaureskundea. Eta irudi au Eusko Batzoki'ko gelatxo politian ipiñiko da.

Onen ondoren itzaldi mamitsu bat egingo digu aiñ izlari ospatsua dan Errazti'ren Unzueta'tar Sorne'k.

Ia ba danok zar da gazte gizon da emakume danok igandez Jangoikoaren eta Lege Zarraren aldez, goizian danok elizara eta arratsaldian danok Eusko Batzoki'ra. Ez dedila gero iñor ere gelditu entzungor abertzaletzat bere burua daukanik. Ikusiko degu ba.

 

E.A.B.'ko lendakari «MIRENTXU»

 



Bilatu:


elgoibarko udala