ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-01-24

 

Igandez Loyola'n.— Umetxua pra... pra... pra, egunero EL DIA'n irakurle genduan. Loyola aldera zetozkila igandez talde aundian, jaupa abestu dantza egin, eta oiturak zabaltzera. Guazen bada esan nien, eta beraz igande goizean egin bear egiñ ondoren —Luistarren ilerekoa baita— berebila artu eta Loyola'n azaldu giñan. Emen anai Azkoiti, Azpeiti'ko [...] besarkada batean. Aberri besardada. Lagun bat emen, beste bat aruntzago nun nai ezagunak, elkarri etza emanda bezela topatu giñan. Elgoibartarrik oñez juanda an ziran «Aberri», Larreategi'tar Joseba, Izagirre'tar [...], iru bulartsu. Motozikleta edo berebil ortan Albizu'tar Joseba, eta ni iñoren gañian jun nintalako. Elkar topatu, eta anaiak an emen gabiltzala, berebilak bat, bi, iru... ezin konta al zetorki. Bai [...], Arrasate, Durango'ko bai Donosti aldeko berebil aundi umexua bete-betiak. Txalo eta agurra ugari, eta une batian Loyola eliz aurre ura bete-betia talde aundia. Ikusgarria benetan. Umetxu talde orrek gure begien begiratuak izan zitusten. Ontan eliz-txadon kanpai ots alaiak jaupara deitzen zizkigun eta jun giñan. Aspalditxoan ez bezela, bete zala uste det, txadon aundi ura. Deun Iñaki'ren oñetan ainbeste «umetxu», ainbat guraso, ainbeste euzkobiotz bero... Jaupa oso ederki abestu zuten «umetxuok» Laborda abeslaria bakarrik zala uste nuen nik, baña aita, biotz utza «umetxuen» zuzendari jauna berak eratu zuen eta orrengaiñ berak «Ave Maria» ederki abestu ere. Jauparen amaieran «Iñaki» abestu genduan. Une artan uste izan nuan eusko biotzak, garrasi egiten zutela zerura, etxe artako Deun zaindariari; garrasi etxe artatik [...] urruti ziralako: garrasi katepean eusko izatea eskolako; garrasi, bear oroitu zediñ: «Zai zazu Jaungoikua, zai zazu Lege-zarra».

 

Loyolatik Azkoiti'ra.— ¿Nork zenbatu berebil ilera? «Gurea» deritzon pelota tokian, bete beterik zala goi eta barren, «umetxuok» dantza aldiak egiñ zituzten. Ikusgarria ¡Zenbat lan ondo egiña! Arriturik, benetan gelditu natzan. ¿Eta Amale Arzelus'en itzalditxoa? Nik ezdakit zer esan. Ikusi nituan ainbat dantza [...], ainbat abesti goxo entzun eta barrenean gorderik dauzkadan itzik asmatu ezin det, zueri au azaltzeko. ¿Norkeratu oek guziak?

Nire buruan oek guztiak ditudala, Azkoiti'n nere lagunekin bazkaldu ondoren «Aitzeta» buru genduala etxeratu giñan.

 

* * *

 

Agor ila zan azkenengo aldia Loyola'n izan nintzala. Orduan ilun nitzan ibil aldi artan. Loyola, Iñaki Deunaren semearen etxe alaia bakardadean arkitu nuan. Txadon-elizan bakarrik izan nitzan. Bi anderaño gerotxiago, besterik ez, une artan. Anderaño oek nortzuk ziran ez nekien; etxeko biotzak uste izan nituan. Gaur ala dirala ba dakit. Igandean galdera egin omen zioten «Aberri»ri nigatik. ¿Elkar ikusi ote giñan? Ez dakit. Ainbat jende zan oraingoz... Ez izan ajolarik anderañuok Ixaka txiro au ikusi edo ezagutzen ez dezutela ta. Jarrai zuen Loyola aldean, eta otoi, Aberri alde, zaien otoia Goi Jaunak entzungo du ta.

Nere lenagoko ikurraldi artatik itun alde egin banuan Loyola aldetik igandeko [...] ontan poz-pozik, alai etorri naiz.

Alaitasun au, eman ziran toki artan ainbat talde ikusi nualako eta aberri maitasuna argi-argi bero-bero bertan azaldu zalako.<-

 

* * *

 

¿Nork eratu umetxu oek guztiak? Nik eztkit, Laborda jauna buru dala, Donosti'ko Emakume Abertzale Batza'ko anderaño gazte taldea ikusi genduzen umetxoekin. Oek nere ustea jun etorri onen gorabera. Umetxo oien zuzenbidia. ¿Ortako zenbat lan? Eziñ zenbatu.

Zorionak zueri, E.A.B.'ko anderaño talde bikaña. Zorionak zuri, Laborda. Jarraitu, Aberri alde. Gaurko landazak, biarko zugatzak. Lore ederrez apaintzen badira, fruitu emaitz [...] eta ugaria izango dute. Jarraitu, bada. Aurrera.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala