ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-04-07

 

Jun zan larunbat eta igande gaubian, ainbat notin juan zan Eibar'era Astelena pelota tokira «Iru Gudari» eta «Aizteak» antzerki ederrak ikustera Bilbao'ko Eusko Gaztedi'kuak botata.

Mendaro auzo urira ere igande arratsaldian abertzale talde aundia izan giñan bai gizon ta emakume ango Eusko Batzokiak eta Emakume Abertzale Batzak antolatu ta euskel itzaldia entzutera. Bertan oso ederki itzegin zuten Egiguren'dar Katiñe Ernani'ko andereak, Etxeberria'tar Eli'k eta Biteri'tar Bijen'ek.

Oso pozik etxeratu giñen oso itzaldi aberkoi ederra entzunda.

Egun ortan arratsaldian gure Jel Batzokiko antzeslariak Usurbil'en izandu ziren euskal jai eder bat usurbiltarreri azaltzen pozik etxeratu ziran zioten oso ongi artu zituztela.

¿Berok zelan portatu ote ziran?

Esango digute bertako idazleriak.

 

* * *

 

Gar aundia arkitzen da emengo abertzalien artian Berbezkunde [...] egunian Gipuzkoako Buru Batzarrak antolatzen duan jai ederretara juateko uste det ezpata dantzariak ere an izango dirala.

 

* * *

 

Jaunaren besoetan il diranak; Pagola'tar Jon Ugutz 71 urtekua; Arakistain'dar Miren 59 urtekua; Maeztu'tar Koldobika, 58 urtekua eta Donosti'ko Abad Andoni donearen gexo-etxian Gabilondo'tar Sebastene andereak (Goian Bego).

Laguntzen diegu atzekabian sendikoeri.

 

* * *

 

Alabatxo bat izan dute, Estarta'tar Imanol eta bere emaste Rodriguez'tar Nekane'k. Zorionak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala