Tamala.— Tamal biozkorra artu degu Elgoibar'ko abertzaliok, Soraluze'ko jaia zitalkeriz gabendu dualako Gipuzkoa'ko gobernadore Artola dan orrek. Buakio gure azarrerik beroena berari.
Ezkontza.— Jun dan larunbatean, uri onetako txadon nagusian uztertu dira Bereziartua'tar Iñaki (Landeta'kua) emengo «Apraiz» baserriko neskatila polita dan Barrenetxea'tar Petre'rekin.
Zorionak eta luzaroko izan dedila uzterri berri ori.
Jaiotzak.— Lendabiziko aurra izan dute, Alkorta'tar Joseba Erramon eta bere emazte Bergaretxe'tar Josebe'k.
— Baita ere alabatxo bat Jaunak eman die Astigarraga'tar Errikarta eta Iriondo'tar Adelaide emaztiari.
Zorionak gurasoeri.
Osakuntzak.— Donosti'n osakuntza egin ondoren Orexa sendagiliak, etxeratu da oso ongi, Arrillaga'tar Kistine Uribe'tar Jerarda'ren emaztia.
— Donosti'ko Deien Abad'tar Andoni gexoetxeratu da osakuntza egiteko asmoz gure lagun Unanue'tar Demetir.
Nastu.— Igandez ainbat abertzale Soraluze'turatu zan uri onetik, naiz ta gobernadoriak, jaiak galazi, ango abertzaliekin arratsakia igarotze aldez.
Euria gaitik, ainbat gazte gelditu zan «Iru-kurutzeta» mendira igo barik; gaztien tamala...
AIXERIXA