Baña ezin utzi neike, lerrotxo bi ipiñi gabe, dantzaritzaz eta «gaztetxu»tzaz. Iru aldra dantzari txiki, ezpatadantzari, ilandera dantzatu ziran igandean. Eta zein egoki. ¿Nundik zortu dira oiek? Egunetan, eta egunero aspaldi aspalditxoan egiten etorri dan lana izanda. Txistua, Ansola'tar Peli'k jo eta Andonegi'tar Erromaldak dantzan erakutzi die aldre oiei. Lan au errez esaten da, baño egiten zalla. Beaz, aiñ egoki gauzoek gertu dituztelak, gazte bikaiñ bi oieri, nire txalorik beroenak.
Gaztetxu argi bat ere ba'degu. Igandez itz aurrekoa berak egin zigun: Aizpitarte'tar Gotzon. Euskera garbi eta katalandarrez itz egin zuan, txalo ugariz. Izlari jatorra azaldu zaigu gaztetxu au, argi, burutzua eta aberri alde sutzua. Txalo bero bat, «Gotzon», artu zazu.
Mutil zarra ugari eta neska gazte zar bitartekoak omen dira idazleak. Orregatik «Litargi»k itzaldia eman omen zuan, mai gañetik, mutil zarren aurka. «Anastaxio» eta «Iturralde»k begiak irten bearrian egon omen ziren maite bati begira, «Litargi»n itzak entzutean. «Maitxo»k txalo ta txalo garratzak jo omen zituan eta ala beste askok. «Baserri» eta «Ixaka» alkarrekin bapo.
Eta orra nun, batzar artan, beste erabaki bat azaldu zan. «Mirentxu» eta «Maitxo» aspaldian, sukalde ondoan kontu askokin ikusi izan ditut eta egun onetan zerbait espero nuan.
Ara bada. Idazle bi oek asmatu dute idazle arreba-anai guztiok egun eder baten alkartzia Elgoibar'en. Asmo au azaldu zuten igandez bildu ziran idazleeri eta guztiok ontzan eman eta poz pozik bilduko zirala esan zuten. «Mirentxu» eta «Maitxo»k au ikustean egun orren oroigarritzat, idazle antziñako, langile aberkoi «Aberri»ren omenez egun ori egingo degula diote. «Aberri»k ez du nai beretzat ezer. Euzkadi'rentzat baño; alaz eta guztiz ere «Aberri» izen onek beste «aberria» izena gogoratzen digun ezkeroz, jai ori egin bear degu idazleok. Ala diote «Mirentxu» eta«Maitxo»k. Erok, egun au asmatu duten ezkeroz, aurrera nai dute eraman, eta nik txalotzen dituztet.
Agindu dezatela, bada, noiz eta nun eta nola batu bear geran eta gaurtik nire izena, J.L. ematen diet egun orretarako, baita ere laguntzeko gertu nago, al nezaken eran.
«Mirentxu», «Maitxo» zuen deiari zai gera idazleok eta agindu.
IXAKA