ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-11-15

 

Auteskundiak.— Ekin aldi gogorrian gera oraingoz euskaldunak edo obeto euskotarrak. Aste baten Eusko-araudia jokatu bear izan degu eta bestean Madrid aldera bialdu bear ditugun aldun edo diputauak atera bear ditugu. Ekiñaldi gogorra, benetan, baña euskotarrak indartsu jokatuko deguna, ala ere.

Eusko-araudi alde jaiki giñan, eusko araudi orrek, azkatasun zati bat euskoak aiñ maite duan azkatasun zati bat ematen digulako. Guztiok kale-baserriko danok batean eusko araudia autu degu. Oraingo auteskundietan ere, aukeratu degun eusko araudi orren alde jokatu bear degu aldun edo diputauak aukeratuta. Baño ez nola naiko aldunak, Eusko-araudi orren alde Madrid'en gogor egingo dutenak.

Eta ¿nortzuk auek?

Zuekin naiz batez ere baserritarrak. Zuen atzetik dabiltz baserririk baserri. Zuek zerate izatez garbi, biguña, oso osoak. Esana entzun eta gorde eta oldoztu ondoren ez dezazutela erabakirik artu, baserritarrk. Era guztiko berriketak jardungo dituzte zuekiñ. «Alako, alakoren izenean nator» maiz esten dizute, eta autarkia eman bear didazu. Zuek alako ori etxejaun edo olakoren bat dala ta ez diozute autarkia eman bear.

Galdetu zazute: «¿Zeintzuk dira aldunak? ¿Euskaldunak, eusko araudia guk nai-degun eusko-araudia aurreratuko dutenak?»

Eta begira baserritarra: len eusko-araudia txarra dala-ta jardun dizuten oek orain zure bila datoz eusko-araudi orren aurka egiteko aldunak jarri naian.

Ez egiñ jaramonik zuen baleretan ipiñi dituzten «ajente» Madrid zale oiei, araudi-kontrako aldunak dituzte ta.

Eskumak dirala ta «Españian» ezkumak larri bear dirala esango dizute. ¿Eskumak orrek eta besteak ez? ¿Urraka ta beziñ eskumak ez aldira azaldu Leizaola bat eta abar?

Madrid aldetik irrati bidez (radioan) entzun ditugun itzaldiak, ezkumak egiñak, ez dute «katoliko» usai aundirik beintzat: eusko-gorrotoa agoak betizen bota dituzte.

Gauzak garbi: Elgoibar'ko «karlista» esaten diran orren aldunak Eusko-araudia (Estatutoa)ren aurka dijoaz: «nazionalisten» aldunak Eusko araudi alde.

Baserritarra; aukeratu bidea orain; gero negarrak alperrik.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala