Irakurri ta, «sozialista»nak. Oek ere auteskundietan aurrera naian, erriak errenganatu naian. Ez det uste orri oek irakurrita, «sozialista» biurtuko danik iñor barrenian eusko ezatearen indar apurtxo bat duanik. Eusko izatearen bi zati maitagarriak uzkur edo relijioa eta erri jabetasuna, erri aginpidea. Gauz oek biak lurperatu nai dituzte orriak diotenez «sozialista»k. Beaz euskotarra, argi, oien esaneri fede geiegi [...] gabe. Egintza obrai begiratu, ta ikusiko dezu nola itzak eta egintzak [...] diran. Ezta ez euskotarrentzat [...], ikasbide gorri ori; guk gorago begiratzen degu. Kale baserriko euskotarra ernai autarkiakin.
* * *
Diote «Jesukriston izena», «Gotzai», «Doipuru», «txaunburu» eliz guzak aotan artuta dabiltzala, autarki [...]. Katoliko, katoliko danak izen oek politikarako baño maitiago bear ditu. Nik ez det ziñisten orrenbesteraño elduko diranik «karlistak» karlista garbiak bezela uzkurtz relijio zaleak bakira. Baño ez nuke esango karlista izeneko uskurtzale izeneko azkok dira ta, oek horrela ez diarduenik. Ez da naikoa, egunero elizara joatia ta «zentroan» izena ematia, uzkurtzale, karlista benetakoa izateko. Gauzak barrendik eta aginpidiak betiaz. Au karlistetan bezela bestetan ere, osoa izateko.
Eskuma alde onek eren «boto» batze ortan, gauzak garbi esan bear lituzke. Eurak eskumak dirala, baña baita besteak «nazionalistak» ere ¿e? Eurak eskuma aldia indartu nai dutela ¿eta besteak? Besteak «nazionalistak» orain eta beti; batez ere Madrid aldian iñork baño gogorrago ¿ez aldute eskuma aldia jaso? Eurak jarri dituzten aldumak «estatuto aurka» dijozela esan bezate garbi. Baño ez [...] erdizka dabiltz, erok «santutasun» osoa balute bezela. Kale baserrietan autarki bila gogor bai baño gezur asko aoan dabiltela.
Karlisten aldunak, naiz eta «botoa» aren edo onen izenian batu, «estatutoaren» aurka dijoaz. Au goguan artu, eukotarrak. Eusko Araudiari Gotzai Jaunak autarkia ematian, ontzat eman zuan Elizburua bezela. Beaz [...] bezela, autarkia eman leike «estatutoaren alde dabiltzan aldunai, [...] karlista aldunai.
* * *
Ara emen karlisten aldunak estatutoaren aurka bezela, nazionalisten aldungaiak estatuto aldekoak. Eta guk zalantzik gabe onei autarkia [...] bear diegu. ¿Zergaitik? Ara: tiro batekin bi txori jotzen dituztelako. Au da: aldun auek karlistak bezin katolikuak dirala, Españi aldian arrek ez bezela uzkurtz relijio alde gain euskotar bezela Euzkadiren onerako araudi estatutoa alegiñ guztiz autuko dutelako.
Ikusten danez, aukeran jarri ezkero geien emango diguna euskotarrai [...] bear dogu. Bertatik gure autarkia [...] alde dijoazen aldunentzat.
IXAKA