ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-05-28

 

Abertzaletasuna.— Elgoibar'ko uri onetan, gogotzu ta biziro ageri da euzko abertzaletasuna; bada «Union Patrikara» denboran 27 bazkide besterik ez giñan gure Gastelu zarrian, baño onekin ez degu ezer egiten: 200 baskide biar ditugu, ta uri guzia gurekin egon arte ez gera geldituko ¡¡ez orixe!!

 

Itzeikizunak.— «Jel zabalkunde Batzordiak» gogor diardue beren lanian, jel azia zabaldu nairik gastedi artian; ta ortarako lenengo aziera eman zion «Zeleta», antziñako idazle jator ta ospatzuak, «euzko abertzaletasunaz» Urren Eibar'ko Azkoaga gaztiak, erakutzi zuan bere argitasuna ta azkartazuna, euzko abertzale-arazuak errex ta xamurki erabilliaz.

Gure «Gaztelu» zarrak ere, «Cooperativa»n eze, «mimikan» ere abilidadea baduela agertu zuan; bada Batzokian zegon oste guziak biziro txalotu zuan.

Eibar'ko «Cooperativa»n egoten diran emakumeak Elgoibar'ko Batzokian egon baizan ezango zuten.

Gu despatxatzen gaituen baño, bizkorrago despatxaz zaitue.

 

Elorrio'n.— Emendik ere mordoxka polita izan da zan Elorrio'ko jaietan ta poz pozik etxeratu giñan Besaide'ko batzanian an izandu ziran. Larreategi'tar Joseba mendigoizale jatorra, «Atxolin» euzkel idazlea lagun zuela.

 

Agur samiña.— Laguntzen diegu atzekabean Gipuzko Buru batza'ko lendakaria dan Barrena'tar Poli'ri.

 

Loyola'n.— Pasko bigarrenez zuzendu giñan Josuren lagundiko etxe Deun artaza, an egiten diran eleiz jai ospatzuak ikusteko azmoz.

Deun Iñaki zairitu zala Iruña gasteluan 400 urteurrena zala ta, ziran ango eleizkizun bikainak, len ezan detan bezala arratzaldeko itzaldia Agirreolea'k egin zuan euskeraz.

Gogo biziz entzuna izandu zan, besterik ez zan entzuten, ¡ori sermolaria! ¡zer euskera ederra! ta... sermolaria gora ta... sermolaria bera... Nik egia ezan, benetan biotza berialako-baten arrapatu ziran ta, txoraturik egondu nintzan-ta... akatz bat izandu zuan neretzako; pizkorregi amaitutzia.

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala