ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-10-31

 

Agurtu.— Emen agurtu degu Billaro Arratia'tik etorrita gure lagun ospatsu Garmendia jauna gizon ona eta abertzalia bulartsua. Bide batez ekarri-degu illeroko ingi edo izparringi polit bat «Arrati'ko Deia» izenarekin, oso [...] zakonak eta aberkoiak, [...] izparrak bebai bentan txukuna da, bai Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Naparroa'ko abertzaliai biotzez dietet ezgutzen ez badute ingi ori artu ta irakurtzeko atseginduko zaizutela.

Gora Billaro'ko «Arrati'ko Deia» ateratzaliak.

 

Ernani'ko Emakume Abertzale Batza'koen.— Onek elgoibartarekin aiztuta bizi dira noski. (Baña gure ez berekin). Bergara'n ango Emakume Abertzale Batzakuak askenengo jaia eduki zutenian, Ernani'ko emakume talde batek berak baserritar jantziekin, bildu giñozun elgoibartar talde bat eta argazki bat atera zuten, berak agindurik guri bialduko zigutela baña ez degu ezer artu berengandik.

Agindaba bat, eta emona bi, orrekikin konporme izan ari.

 

Itzaldia.— Datorren igandian arratsaldeko lauterdietan, izango gure Euzko Batzokia. Emakume Abertzale Batza'ko eta beste emakumentzako itzaldia gure maixu Lauaxeta'k eginda.

Gar aundia dagi ba emakumien ditzan uste det gure Batzoki'ko aretua egun orretan emakumez betian egongo dala.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala