Eup...! Idazki batzuk otarrara, beste batzuk argitaldu, auxe dogu lana! «Lauaxeta» jauna okerra dogu aspaldijon.
Lengo idazkijan, Goroztitza'tar Domeka'ren erijotza azaldu nai nun, baña alperrik. Neure bijotzeko samiñik beroena sendijari, batez ere bere anai ta idazle jatorrak diran «Aixerixa» eta «Koskar» eta bere ezkon-anaya dan «Aberri»ri. Otoi bat-na, irakurleok.
Etxaniz'tar on Joseba etorri da America aldetik. Zorijonak. Laster zeure aberrira jo dezu, ezta?
Egialde gustietan
toki onak ba'dira,
baña biotzak diño,
zuaz Euzkal-errira.
Berri pozgarrija.— Gaur gaban itz egingo dula geure batzokijan Urtzelai'tar Julene neskatil lirañak entzun degu. Izlari bikaña degu; geure aintza.
Erijotza.— Erijotzak eraman du «Lapramendi»ko gixon zarra. Tamal-agurra sendijari.
GARBIÑE
Uarra.— Batzuk otarra barnera jausi dira. Tokirik ez ba... Labur idatzi beti oraingo au bezelaxe. Erre biko itzai, jarri txapela, orain baditugu ba erre kapela dunak, neska aberatsen senargai ixateko lakoxe kapeldunak. Neure tamal-agurra «Aixerixa», «Koskar» eta «Aberri» zintzuai. Otoi egingo degu il danaren aldez.— Lauaxeta.