ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-11-12

 

Izpar beltza.— Jaunaren besoetan illda 57'ute zituala, Soraluze'tar Ander «Upei-Goitxi» baserrikua. (G.B.) Laguntzen diegu atsegabian sendikoei.

 

Jayotzak.— Mutiko bat izan du Bernedo'tar Bitore'k «Zeleta» baserriko Beraluze'tar Lazar alargunak. Baita ere beste bat izan dute Odriozola'tar Txabier eta bere emazte Aranberi'tar Imanole'k. Zorionak.

 

Gora-berak.— Jun zan illian jayo dira sortzi, illak sei, ezkontzak bi.

 

E.A.B.— Igandian eduki zuten batzarra Batzar Arteskaria berritzeko, aurrerako berria onela autu zan:

Lendakari, Joaristi'tar Miren «Mirentxu» euzkel idazle azkarra.

Idazkari, Andonegi'tar Jone.

Dirutzain, Joaristi'tar Kepe.

Artezkarilagunak Bereziartua'tar Berane eta Arriola'tar Andere. Gero asmo ederra aurretik egon dan batzartekariak eukan asmua Josu Biotza aretuan jaurestu. Areto bat Agurtza-Kalia erosi dute lengo Emakume Abertzale-Batza'ko lendakari izan dan Arregi'tar Kandide'ri, Gastetxu Batza antolatzia, Sabin gure maxu illurte urrenian eleizkixun eder eta beste jai bat egitia Kistau-ikasbide «dotrina» umiei erakustia eta ezpatadantzari-taldiak ere bai. ¡Aurrera gogor jarraitu!

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala