Izpar beltza.— Jaunaren besoetan il dira uri onetan, Osoro'tar Josebe «Etxeberri-Guen» baserrikua; baita ere Osoro'tar Bitore 74 urte dituala. (Goyan begoz). Laguntzen diegu atsegabian sendikoei.
Eleizakuak.— Artuta oso txarto gaxorik arkitzen da Sartuitxa'tar Kepe anderea.
Batzarra.— Igandian Jel-Batzokian batu ziran Jel-Alderdiko bazkidiak batzar nagusian, Ontzat-artu zan. Euzko-Alderdiko araudia berria, garrantzi aundiko gora-berarik agertu barik.
Euzko-Jantzitegia.— Deun Andoni uri onetako zaindari egunean Euzko-Janztegi bankatuko ditu Euzko-langile ta Batzokiko ume txiruen artian soin jantzi, erropa ta oñetakuak.
Egun orretan berriz umetxuak antzezki politak antzeztuko dituzte, ta zerzelada geyago urrengo idazkian emango ditugu.
Biargin izparrak.— Gabilondo anayen suzkilu-olan astian iru egun lanian astekuak dira datorren astetik aurrera.
Deun Kepa «San Pedro» olan berriz, lenago urte bian itzalduta egon dan galtzaidu labeari, su eman diote, eta lengile batzuk biarko dira.
Ezkontza.— Endaya'n uztertu dira Agirrekomezkorta'tar Joseba Imanol «Epeitza-beko» mutil-gastia, Irastortza'tar Kataline, Endaya'n bizi dan neskatilla politarekin. Zorionak.
Laister ezkontzekotan ezkon-deyetan arkitzen dira, Aranberri'tar Mikel azkoitiarra, emengo neskatilla dan Agirre'tar Terese'rekin.
Barrenetxea'tar Bedita, Makiola'tar Ebaristo, Barinaga'ko neskatiliakin.
Ondarroa'tar Ixidor, Gurrutxaga'tar Miren'ekin.
Joko bat.— Gaur igandez arratsaldian kamineroko pelotatokian izangoda, eskuzko pelota-joko eder bat Gabilondo'tar Julen eta Argin'ek jokatuta. Gar aundia dago pelotazalien artian ikusteko.
Barakaldo'ra.— Juan da Zubizarreta'tar Imanole ango euzko-ikastoletako irakasle (maestra). Zorionak.
Emen izan degu Aristimuño apaiz euzko-bulartsuba.
Gora berak.— Jun zan urteko gora-berak onek dira: Jayoak dira, 107, gixonezkuak, 63 eta emakumezkuak, 44.
Ezkonduak, 18 dira. Il diranak, 85.
AIXERIXA