«Altzeta» izlari trebea entzutera batzokian sartu ezin ala lagun bildu zan eta bost ordu laurden bete betean «Altzeta»k erakutsi zuan argi ta garbi nola lan egin bear duten gaurko egunean emankumeak; egi garratz eta goxuak azalduaz, naiko negar eta parre eragiñaz, bakoitza berre garayetan entzule guztiai, oso txalotua izanik, bere itzaldi bitartean eta batez-ere bukatzean. Itz aurrez «Aberri» euzkel-idazle ospatsuak egin zigun oso ederki. Itzaldia entzutera etorrita, Eibar, Soraluze eta Mendaro'ko anai-arreba asko ikusi genituen.
Zorionak «Altzeta»ri eta baita ere «Aberri» mutil zarrari; ia «Aberri» noiz emazte baten jabe egiten zeran, beztela «Altzeta»k berriz ere esango ditu esaten dituanak.
E.A.B.'ko batzordekoak ere artu bitzate nere zorionik beroenak ain ordu ederra igaro gendulako igandean abertzale anai arreba artean, eta jarrai zuzen beti aurrera azkatasun bidian, oso-osoa lortu artean.
EKAITZA