Eliz gaiak.— Kristo Bakaldunaren jaia, elizkizun ederrakin ospatu degu. Luistar eta Mariaren Alabak, illeroko Jaun artze ta elizkizunak, egun ontan izan ditugu talde aundia batuaz. Aita Laureano burunurdunak, aldiak zuzendu dizkigu goiz arratsaldetan, euskera garbi ederrean.
Udala.— Jarri da «gestora» gure erriko gora berak eramateko. Ez nua ezer esatera gure gizonon gaiñ. Bi gauz, euroi, agintaritza duten ezkeroz. Bat, eron erabakietan an udal etxean duten Gernika'ko Zugatzari begiratuta, itz egin dezatela. Bestea, ia aspalditik errian diran gau ibillerak, zuzentzen dituzten, guztion onerako. Ondo egiten badute, ziur nago, erriak txalotuko dituala «gestoriok».
Idazle batzarra.— Mutrikun degu! Goazen, bada, danok. Egun ederra igaroko degula zer esanik ez. ¿Noiz? Len bai len dei, mutrikuar anaiok, zai gerata. Agur.
Morrontzara.— Soldadu morrontzara dijuakigu Mendaroko idazle ta bertsolaria dan «Bustin Balle». Agur, anai, ondo ibilli, baña lasterrago etorri.
—«Basarri» idazle jatorrak, bertsolari trebeak, «suertia» izan du: azke, «libre» atera da morrontza ortatik. Poztutzen nauk, lagun maite.
IXAKA
_____
Mutriku'ko anai idazliei:.— E.I. Batzako Batzordeak agindu zigun bezela, beren deia bezela artzen degu zuena ere, ta, igarotako asteko ARGIA'n diozuten jaia oso atsegiñ zaigula zer esanik ez. Orain, ba, ezdegu beste ezertxo biar, «estado de guerra» au kentzen zaigun beziñ azkar emen batu giñan idazle danok ortxen batzia, gaizki esan det, danok eziñ geinke, emen izan giñuzen bi donokian arkitzen zaizkigulako. Oiek biak ere ordea egun orretan geuri begira egongo zaizkigu, «Zebaiñ» ta «Arnope»ren goguak Goyan Jaunak bere onduan eduki ditzala.
«Maitxo» idazle alperra ta idazle txiro au (J. l.) egun orretan Mutriku'n izango gera, oturuntzarako eziñ juango gera baña; azkenengo mai gañeko edo «postre» goxuak amaitzerako or nunbait ibilliko gera. Egun orretarako sukaldari «Atarrene»ren emaztegaya ekarriko det, baldiñ senar-gayak lagatzen badio. «Maitxo» goizetik juateko asmoan zan, baña poltsiari begiratu aldiren bat eman dionian damutu zaio. Puxkat lentxuago gogoratu izan bazan arpide bat ipiñiko genduan, baña oraiñ berandu da. Ia ba, idazle mordo bat batutzen geran ta zerbait egiten degun.
Antzezlariak.— Gure antzezlari trebeak oraintxe lanean asteko asmoan ditugu ta gure artean umore ona ta poza etzaigu falta. Izan ere negu beltzeko aratsalde illunak nun obeto igaro gure antzokian baño? Badakizute, ba, Elgoibartarrok, emendi aurrera danok antzokira.
Eriotzak.— Goiko Jaunak bereganatu du Uristain'dar Zezilia Murua pelotariaren ama.
Santa Ageda'ko gaxo etxian il da Irigoras'tar Julian 30 urteko mutil gaztia. «Urkiola Txiki» basarrikua.
Laguntzen diet naigabian bi sendiei.
«Endoya»ri.— Nere etxian zerbait zanpatuko zutela ziozun onuzkero emengo S.A. Bai zera, sari oiek artu dituen ezkero oso arro dabiltza gure mutil argi auek.
Gure etxe onetan dauan baño erari goxuagoa biali omen diozu zuk, neri asko bialduta etzaiote asko gastatuta.
¡Que aproveche!
«Baxarri»ri.— Zure izen ordia ARGIA'n pozik ikusi degu ta jarraitu astero idazten, zu bezelako idazle batzuk gure izparringi onek biar biarrekuak dituta. Ezta ba asko astero idazteko agintzia...
MIRENTXU