ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1936-04-12

 

Naste borraste.— Agur, irakurle ta anai idazle; aspalditxoko eraz agur. Eta goazen zerbait izparrekin, naste-borraste au osatzera.

—Egun aundietan gera kistar sinismendunok. Gure erosle maitagarri Josu'ren bizitzako egun gogoragarrienak burutzen gaitunak igaroaz goaz. Eriotz neketsu, oñazez betea, gure bakoitza eta guztion izan eta izango geranon ordañez eta azkatasunaren alde artu zuala gogoan izan dezagun. Gure oben eta pekatuak Gurutzeko neke berrizten duala ere, gogoratu gaitean eta zuzen kistar bizitza egiñaz, Pasku alai zoriona izan dezagula.

—Zeruko Amatxo Nekatuaren eguna berezi ospatu degu. Bederatziurrena izan da gure erri-eleiz nagusian eta azkenengo egunean itzaldia Jaka'tar On Antonio jaupariak zuzendu zigun, euskera eder, itz sakonagaz. Baita abeslari taldeak berebiziko doñu ederrak abestu zituzten.

—«Erremu» egunekoak bear bezela izan dira, «Pasio» deuna jaupari eta abeslariak ederki abestu dute.

«Kukua» lenbiziko aurten, «erremu» igandean entzun degu.

—Mendigoizaleak Ernio mendian izan dira. Ara gure laukotea edo... «Aberri», Larreategi, Albizu «txofer», eta Epelde. ¡Bapo motellak! Errexil'dik «Talo»ren taloak, eta Talo'ren andregaian «enbidiya» ekarri du «Aberrik». Ia motell!

—Auteskundeak atzeratu! ¡Ze ikusteko ote gera! Ondo giñan ba, ustez, emen beñepein. ¿Ez alda ala nekazariok? Ba, gero ere, eldu dezaiogun geure geureari.

—Ostiko jokoa zutela eta, Zarautz'tarrak izan ditugu emen. Tartean «Txaranbel» idazle gaztea agurtu degu.

Agur, Paskua zoriontsuak opa dizkizuet guztioi.

 

IXAKA

 

_____

 

Gaixorik.— Elizakuak artuta arkitzen dira Oñederra'tar Anjel eta Pranzisko, «Zabaleta» basarriko aita semeak. Lenbailen osatzia opa diegu.

—Gorriti'tar Ambrosio «Urruzuno Berri»ko gizon zarra ere Elizakuak artuta dago. Osasuna opa dizugu.

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute Barinaga'tar Mikel eta bere emazte Aumendia'tar Zoilek. Zorionak.

 

Sevilla-ra.— Juan da Muguruza'tar Pelisa, «Garagartza Errota» basarriko andereñua pelotari edo «raketista» izateko asmoz. Ondo ibilli ta txindi asko ekarri.

 

Ernio-n.— Gipuzko Mendi Zale Batzarren deiari erantzunaz, igandian Ernioratu ziran emendik ere mendizale jatorrak, Uri Buru Batzarreko lendakari jatorra dan Epelde buru zutela. An zituan lagun «Aberri», Larreategi ta Albizu.

 

«Larreko»ri.— Artu det zure idazkia ta ondo dago. Jarraitu ba.

 

—Pasko jaiak osasunaz ta zorionaz igarotzia opa dizuet ARGIA-ren zuzendari idazle ta irakurle guztiori.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala