ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-04-30

 

Eliz-gaiak.— Klara donearen alaba lekaimetxuak duten elizan, irugarrengo Prantziskotarrak, oso bederatzi autsua egin dute Padua'tar Antonio Donearen omenez, ber zazpirunkada zala ta.

Egunero, iluntzeko zortziretan, Jauna agirian jarririk, agurtza eta otoizketak egin dituzte, eta lekaimeak ederki abestu ere bai. Aita Epelde, pranziako'tarrak, bost egun azkenengoetan itzaldiak ezan ditu, goxo eta xamurrak. Bat ez besteak, euskeraz izan ziran. Bederatziurren oni, bukaera emateko, larunbat gaubian. Gau-gurtzaleak, eren gurtza bertan egin zuten, eta goizeko lauretan, jaupa nagusia abestuaz, gurtzale ta irugarrendar danak jaunartzea egiñik bukatu zan.

— Astelenean, Deun marka, otoizketa edo «rogatibak» egin dira, eliz edo txadon nagusian.

— «Maiatzeko lorak» aziera izango dute larunbat ontan, eta Mariaren Alabak, gogor dira gertu nairik, eren abesti gozuak.

 

Euzko langilleak.— Langilearen jaia ospatu nairik Euzko langileak, Deun Laurentzi alderian eratu dute egun-pasa.

Goizean jaupa abestua amarretan: itzaldiak; oturantza eta arratsaldean jolasak, txistulari, «Pantxiko» Markiña'ko jotzale trebea dala, eta auspo-soñu edo filarmonika [...] azkarrak.

Egun ederra izango degu, noski.

 

Jaupa.— Emakume A.B.'tzak, ilero 29'an eratutzen duan jaupa, gaur izan degu, goizeko zazpiretan, Abertzale taldetxua giñan bertan.

 



Bilatu:


elgoibarko udala