Eskerrikasko Mirentxu.—Nere irakurtxo aldietan arkitu nuen «Jaungoiko Gabeko Ikastola» gai ori, eta euskeratua zuri opaldu nizun, ausardi aundiaz «Mirentxu».
Zuk eskertu didazu, nere ausardia azaldu bearrean [...] ni naiz zuri [...] azaltzera beartua. «Ixaka anai onari eskerrak» diozu... ¡Anai ona!... Anaia bai, anaia izan nai nuke. Nire zoritxarrez, zuk «Mirentxu» bezin argi eta laster, ez det nik nere Aberri Euzkadi aldeko izatea ezagutu: lañu artean egondu ezan naiz.
Zuk aspaldi, antziñatik, [...], eguzki argiaren dizdiak artu zinduzun, eta zuzen jarrai.
Ni berriz... argi diztirak itzalki, au baño gerotxiago esnatua naiz. Baña gaur eta aurrera anai bai, anai. ¿Ona? Ez, «Mirentxu». Eusko anaietan azkenengoa; idazle txiro argala. Biotza det [...] eusko-aberri alde, odola pilpil jartzen zait, eta... bultzada, indarraldia nabaiturik euskeraz eratutako lantxo ori zuri, ama euskotar [...] opaldian eskiñi nizun, bertan Ama Aberria, goraldu naian.
Ezkerrak, beraz, zuretzat «Mirentxu» Ixaka gaxo au «anai ontzat» artu dezulako. Eta alabatxo Pilare zintzoari nere ordeko anai laztan bat emakiozu. Agur «Mirentxu».
Deun Iñaki.— Batzoki gela eder eta ikurriñ onespena genduzela, urte betia degu Deun Iñaki egunean. Gogoratzeko jaialditxoa degu.
Larunbat arratsean Eusko Batzokian umetxoak dute saski-naski erako antzerti bat.
Dena gaztetxoak eginda. Bi itzaldi izlari neskatxo eta mutikoak egin da. Gero berriz olerki eta abestaldia gaztetxoak guztia, bukaeran Eusko Abendaren eta Iñaki, guztiok abestuaz.
Egunean berriz, jaunartzea, Elgoibarko abertzale guztiok, aita, ama, seme alaba au da sendi guztiok. «Ongi zerutik» abestuaz. Eta bukaeran «Iñaki» begiak goruntz, biotza gorago, abots gustiz abestuaz.
Jaupa nagusia ere gurea bezela degu. Eusko izateak, oiturak, jaupa nagusian bildu oi zitun, ardiak artzaiaren ondora. Deun Iñaki'ren eguna eta jaupa goren gorenekua degun eskeroz goizekoa ez ezik au ere entzun bear degu.
Ezpatadantzari, zinta-dantza, eta gañerantzeko erromeria ere izango degu, guztia Iñaki Deunaren goralmenian.
Anai elgoibartarrak. Nik baño obeto dakizue zein izen politak jartzen dizkiguten gure «Jaungoikua eta Lege-zarra» [...] dala ta.
Oieri «gusto» piska bat emateko eta gure [...] erakusteko gogoratu eta bagerala aditzera eman dezagun, ez itzekin bakarrik egintza baizik.
«Jan naikua eta [...] zarra»... Jaungoikua [...] ondoren, atsegin neurrian ibil gaitezen, eusko oiturak dion eran.
Otoi dizugu Deun Iñaki. Zaiñ zazu Jaungoikua. Zaiñ zazu Lege-zarra. Euzkadi zoriontsu izango da Zuk Iñaki zainduta. Alaxe.
Luzear entzat.— Poz pozik Euskal Orria berriturik ikusten det. Nere laguntza eskeintzen dizut nik ere alnezakean eran. Baña [...]. Ostegunetan, Elgoibar'en azoka izaten da eta bertara inguruko baserritar oenak baita auzokoak ere biltzen dira. ¿Ez al litzake egoki ezango, beraz, egun ortan ostegunean, euskal orri ontan euskerazko lerro batzuk azaltzea? Elgoibar'ko gaiaz, eskuetan ezan eskero beintzat.
Baserritarrak euskeraz batu litezke, eta on ona litzekela uste det, egun ortan eusko atala elgoibarkoa azaltzea. Noski.
Zuk dakizu, «Mirentxu» [...] dala «Aberri», «Maitxo», «Aixerixa» eta abar emen bagerala, eta batak ez pada besteak bialduko euke noski zerbait. Beaz, zure gaiñ «Luzear».
Eriotza.— Gaxoaldi luze xamarra eta estua igaro ondoren 41 urtekin il da Agirregoikoa'tar Kepa, «Lerun nagusia» deitzen zaion baserriko jauna eta kalean ola edo pabrika zuena. Goyan bego.
Bere arreba, eta gañerantzeko senide guztiei nere samiña azaltzen diet. [...]
IXAKA
«Ixaka», ostegunero Elgoibar'ko berri azaltzea egoki ez ote litzaken diozu. Bai, gizona, alaxe da. Ta erri guzitakoak amabostean bein egunik egokiena aukeratu, ta egun erretarako berri mordoxka bat labur-labur idatzita bialduko balizkidate, nik poz-pozik argitaratuko nituke. Baña labur-labur, erri askotakoak azaldu al izateko. Osteguna zuentzat «apuntatu» det. Luzear