— Agurtza edo errosarioaren ilean sartzera goaz kristau zintzo eta euskaldun benetakoak lez, Ama Zerukoarekin gogoraturik esan dezaiogun egunero agurtza, errosarioa.
— Azkue'tar Estanislao eta Unzueta'tar Blas eta Gorostiza'tar Benedita'k baserriko jaio berriari. Aita eta ama dira Leyaristi'tar Domingo eta San Martin'tar Josepa.
Zorionak biotzez guztioi.
— Emengo E.A.B.'ko andereño gazte eta irakaslaria dan Zubizarreta'tar Margarita Barakaldo'ko Eusko Ikastolako irakasle autu dute.
Zorion bero beroak bialtzen dizkiot anderaño [...] orri.
— Logroño'ko urrian «San Mateo» ospatu ondoren etxeratu da Suarez'tar Anjel mutil gaztea.
— Deba'ko aizeak artuaz, udia igaro ondoren etxeratu da baita ere, Etxaniz'tar Juanito ezkerra.
— Gure artean dabil, Bilbao'tik etorri dan ezkero Alberdi'tar Miren, andereñua.
Gosaldu ondoren, Loyolara juan naiz. Urrundik etxe aundi eder, begirakor ura ikusi eta aurreratu nai geiago. Bakarrik noa.
Loyola ixil. Eliz aundian argi gorri bakarra Jaun aurrean. Bakardadea. Ixil ixil, bazterrak.
Nire gogoan oldozmen oek: ¿Nun dira au ain apain eta txukun jarri duten aiek? ¿Zergatik bota dituzte?
Belaunikaturik otoi diot Deun Iñakiren bitartez Goi Jaunari.
Eta bakarrik nago.
Ontan bi andereño belaunikatu eta otoi diote oek ere ¿Nortzugatik?
Ondoren jo det aibeste bider arpegi alaitsuz zabaldu diraten atea, eta bi erkalderriko zaintzale ateratzen zaizkit. Itz bi eta aldendu naiz itunez. Atea itxi dute.
Ni goruntz jaio etxea ikustea noa. Eskalera edo zurguan goruntz, bakar bakarrik noa [...] benetan: bazterrak ixil, otoi murmurrik ez det aditzen. Ez da iñor bertan; iñortxo ere ez.
Eta ainbat gauz eder, gauz maitagarri eta...
Begitan malkoak ditudala irten naiz; iges egingo nuke baño ezin.
¿Nun zerate Iñaki'ren semeok? Euskaldun anaiak; gure anai lagunak, ez dira emen, bota zituzten. ¿Nun dira etxetik urrun? Gogoratu dezagun euskaldunok, Loyolako bakardade au, gure izatearen izen garbiari egindako obena dala.
Azpeitira zuzen igaro nintzan andik Olatz'en Salbea esan ondoren. Eta Azpeiti'n ere anai lagunak ondo baño obeto artu ninduen. Batez ere Bastida txirrindulariari, eta idazle lagun maite «Plaza alde»ri eskerrak bear dizkiet.
Onela igaro nuan igandea Loyola aldean. Bertan ikusi nituan beste Elgoibarko andereño mordoxka bat, lore txorta eder bat. Onek ere Loyolako bakardadea ausi nairik igaro ziran, ikerraldia egitera. Bai. Euskaldunok, maizago bear genduke, gure anai urrutiratutakoaz gogoratu eta batez ere gure Deun Iñaki jaio etxe au maizago [...] otoi diogula, elizaren alde, siñismenaren alde eta aberriaren alde.
IXAKA