ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1933-03-12 | Politika - Ekitaldiak | Argia, 1933-04-30 »
Argia, 1933-03-19

 

E.A.B.-ren jaya.— Iragarrita zegoan bezela berebiziko itzaldi aberkoiak izan giñuzen igaro dan igandian «Andueza» pilota lekuan. Iru izlari jator auek izan giñuzen: Basaldua'tar Kepa, Barakaldokua; Zubia'tar Aintzane, Durango'kua; Goenaga'tar Pie, Azpeiti'kua.

Ondo baño obeto egon zirala esanarekiñ egiña daukagu. Zeiñ obeto egon zan aukeratu eziñ leikelako, nere eskerrik eta zorionik beroenak guztiori eta beren aurkezpena egin zigun amairu urteko mutiko Aizpitarte'tar Gotzon'egatik, zer esan nezake? Gure Aberri onek seme zintzo eta mardul bat geiago baduala, eta ez nolanaiko landarea ere, oraindik landaretxoa bada ere, zugaitza dala esateko ere ezdauka lotsa aundirik. Ori da Gotzon, jarraitu zintzo oraintxe bezin kementsu Euzkadi aldez etzaizu damutukota, eta eskerrak zueri albo errietatik etorri ziñaten guztiori gure deiari aiñ zintzo erantzun diozutelako.

 

Agurtu.— Gure jaia dala bide emen agurtu giñuzen Mutriku'ko euskal-idazle jator «Baxarri», «Arnope» eta «Idrole», Zumalabe'tar Josu buru zutela. «Aberri»-ri txokolatia gertutzeko agindu zioten aurrez, baña... txokolatia artzia baño aurrerakua izan nunbait andregaiakin «pasiatutzia»; ezta Josu? Tira antxoa prexkuak agindu zizkidaten eta barkatu egin bearko.

Olabarrieta'ko Eusko Batzoki'ko Lendakari Intxausti'tar Joseba Mirena ere emen agurtu genduan Soraluze'ko Argarate'tar Rikardokiñ. Oso atsegiñ izan zitzaidan Intxausti abertzale jatorra ezagutzia ta berriz ere nai dezun arte.

 

Jel aldezko batzar berritzea.— Beti egiñ izan dan bezela joan dan larunbatian batzar nagusia egin zuten: aurrerako auek aukeratu zituzten: U.B.B. Lendakari, Elorza'tar Markeliñ. Idazkari, Izeta'tar Julen. Diru-zaiñ, Garate'tar Kirika. Zorionak guztiori eta egin lana sendo.

 

—Donosti'ko San Antonio gaxo-etxian osakuntza egiñ ondoren il da Santxez'tar Domingo. Nere samiñ agurra bere sendiari. G.B.

 

—Igaro dan igandian izan zuten beren illeroko Jaunartzea Maria'ren alabak.

 

—Joan dan igandian Emakumien jai orretan egin zan txindi biltzea aspaldian gaxorik arkitzen diran Ziaran'dar Joseba Imanol eta bere seme Bitoren, Altzola'ko Eusko Langille zintzoen alde. Bildu zan txindi guztia berari eman zitzakoen aiñ «premi» aundian arkitzen diralako. Eskerrak ba zeuen eskuak luzatzeko borondatia izan zendutenoi eta emengo E.A.B.-ri Goiko Jaunak ordainduko dio goiko Aberri'tik.

 

«Iturri Txiki»-ri.— Lenbailen osatzia opa dizu

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala