ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1933-03-19 | Politika - Ekitaldiak | Argia, 1933-05-21 »
Argia, 1933-04-30

 

Ezkontza.— Illaren ogeian ezkondu zaigu Garagarza baserriko maiorazkoa azkoitiar andereño lirain ta abertzale jator batekin. Zorionak.

Beste batzuk ere uztarri edo lokarri billa dabiltzala diote. Antolatu, ba, laister-laister udia biztanlerik gabe geldtu ez dediñ.

 

Nere lagun «Mirentxu»ri.—

Madarixako zelaitxuetan

giro ederra zeguan.

Eguzki argia, aize garbia

ardiak pozik zebiltzan,

jai guztietan jungo giñakez

balego gertuaguan.

 

«Meriendarik» ez giñon eman

gure lagun an zanari,

zergatik eztun «estimatutzen»

gure eskeñi txirorik,

itxas aldeko «kontutxo» aiek

etzaizkit aztu oraindik.

 

Berak emanak guk artzeitugu

poz ta atsegintasunez,

gurerik berak eztu nai baño

guri ajolarikan ez.

Garai luzian ola badabil

ganga aundi-aundirik ez.

 

MAITXO

 

_____

 

Soraluze'ra.— Emengo abertzalien artian gar bizia dago Orrilla'ren 7'an egin biar duten jai aberkoira joateko.

Egun orretarako emengo abetzaliak bultzi berezi bat beren gaiñ daukate. Ia ba gazte ta zar dan-danok joaten geran Soraluze'ko anai eta aizpatxoak besarkatzera, eta geure eunerako, edo 28'rako artzekoa egitera.

 

Eriotzak.— —Luzaroan gaxorik egon ondoren G.J.-k Bereganatu du, Ajubita'tar Txomin, «Marabilla» jatetxeko mutill gaztia.

—Bat-bateko eriotzak eraman digu Arrillaga'tar Martin gizon ezaguna. Gure samiñ agurra bi sendiei.

 

«Iturralde»-ri.— Pozik irakurri nuan «El Día»-ko «Euskal-Orria»-n ziozuna. Beraz, «Li'tar Gi.» txistu ta guzti dator e? Iaba, ia. «Aberri»-k beintzat egun orretan dantzan egin biar omen du Gillermo'k jotzen baldin badu, naiz ta ankia errena ta baldarra euki, «Anastaxio»-ri berriz mai serbitzeko esateko ustia daukat, eta zuretzako berriz sukalde bazterra azke egongo da, egun orretan neuk astirik izango ez detalako. Beraz, egun orretan gure etxeko sukaldarli zu izango zera «Iturraldie», e? Alajaña, onera etorriko diran mirabe politekin pozik lanian jardun zeinkizue bai. Lenago ere «Anastaxio»-k batekiñ gustatuta joana izan bear zuan, naizta gero

«kalabaza» eman. Ordura arte ba.

 

Jaiki, jaiki euskotarrak, laster dator eguna.— Agindua zor, esan oi da ta zor ori bete naiean natorkizu irakurle. Aurreko astian agindu nizun astero ARGIA'n azalduko nizula gure askundeko jaiaren berri, baña oraindik ere ziur ezin esan neikezu, bear bezela antolatu gabe daukagulako. Izlariak onenetakoak izango ditugu: Agirre, Monzon eta Kareaga. Txonitzlaria ere ez degu nolanaikua, ez orixe, gure «Aitzol» bulartsua ez da baezpadakua.

Egun orretarako gure «poxpolinak» eta gogor ari dira gorulari ikasten eta auetzaz gañera beste ikusgarri asko izango ditugu Orrilla'n 28'an.

Zeiñ abertzale ezta etorriko egun orretan Elgoibar'a?

Emen inguruko guztiak emen izango zeratela ziur nago. Ia ba dan-danok etortzen zeraten, pozik artuko zaituztegu-ta.

 

—Azkoiti'tik etorrita emen agurtu degu, Izagirre'tar Miren andereño abertzale jatorra.

Guztiori agur.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala