ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1933-05-27 | Politika - Euzko Abertzale Batza | El Día, 1933-06-01 »
El Día, 1933-05-30

 

Juan zan igandian ainbat milaka abertzale batu zan Elgoibarren Emakume Abertzale Batzaren azkundia goraltzen.

Benetan eta biotz biotzez diot, gain gañekua atera zala Emakume Abertzale Batzare eta beren ikurriñaren ezkunde ta onetzia, bera gaitik argitaldu gendu agerkaia bete zan, bakarrik esango det Errenderiko txistulariak ezirala etorri Bilbao'ko «Txanton Piperri'ren» antzeslan jo bear izan ebelako, baña beren aita «Litargi» ospetzubak jota otz ederrak atera zitun bere txistuarekin. Jelaski au luzatu ez dedin egin zan jaien agarkaianberri barri ematera nijua.

Ilan 27'an, uriko txistulari iaiok jo aldi ederra jo zuten kales kale, gabeko zortziterdietan.

Bederatziretan, itzaldi aberkoi bat zuzendu zigun Batzokian abertzaletazuna eta «Eusko Langiletasuna»ren gai eder ta benetakua.

28'an, Elgoibarko abertzale guzti-guztiak gizon emakume gaztetxuak, batu ziran Deuna Kalare eleizan jaupa ixila ukusita jaun artzen jaupagilia Zubeltzu'tar Julen izan zan.

Amaiketan.— Jaupa ederra izan zan eleiza guztia notiñez, beterik abesturik Perossi'ren Brebia oso egoki. Jauparen egilia Urrestarazu'tar Keperin txaunburua, lagundurik Onaindia'tar Kelestin eta Iaka'tar Andoni apaizak ziran.

Itzaldiak euskotar katolikoeri dagokia garbi eta argi azaldu zuan Oararteta'tar Joseba Andoni apaizak goralduba izanik benetan bere itzaldia.

Ondoren Emakume Abertzale Batzakuan ikurriña onestu zan bere egilia Urrestarazu'tar Keperin txaunburua izan zan, eta ikurriñaren amabizi izandu zan Gabilondo'tar Andere (Andresa) anderea. Gero gure ezpatadantzariak eta irulariak benetako dantzaketa egin zuen oso txalotuak izanik.

Arratsaldian berebiziko ongi etorria egin gizaioten katalandar abertzalieri beren aurrian mila mendigoizale igaro ziran Aberdi buru zutela.

Itzaldi gain gañakua izandu zan azoka enparantzan oste guztia ixin izandu zan bertan kabitu baña altaboz tramankulo orrek jarri zitun oso ederki Arrasate'ko Arregi jaunak guztiak arretas itzaldia entzunik.

Itzaldiaren agerkaia egin zun amalau urteko mutiko eta gaztetxuen lendakari dan Aizpitarte'tar Gotzonek.

Bere itzaldi osua geroko egunen baten argituko degu merezi dualako, bestelan emen izpillua [...] lastandu egin zuten.

Urzelai andereak berak dakien eran itzaldi jator bat zuzendu zigun.

Monzon jaunak bere neke ta espetxeratzien kontu eman zuan, eta Agirre jaunak erakutzi zigun 1839 urte aurretik euskotarrak zer izandu giñan eta aurrera jarraitzeko oraintxe bezela.

Bukaturik, Eusko Abendaren Ereserkia abesturik Jai au goratu naian ainbat uruti elaski eldu ziran Euzkadi izparrengiak erderaz asaltzen ditu.

Eusko idazle talde ederra bildu giñan Mirentxu'ren etxian Telletxea jauna buru giñuala, eta artu gendun asmoa «Aberri» idazleari omen (homenaje) bat egitia.

Laster dei bat gustieri egingo zaituste noiz izango dan omen ori.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala