ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Politika - Hauteskundeak | El Día, 1931-01-30 »
El Día, 1930-09-30

 

Garbi ikusi degu, datozan auteskunde edo botaziotarako bat egin dutela Union General'ekoak sosialistakin. Eta au ikusirik, tamala litzake euskaldunak alkartasun ortan sartzea. Bai-dakit engañatuta euskaldun katolikoak daudena; Baña irten gaur bertan ortik, eta sartu Eusko Langillien Alkartasunian, eta or nai ezpadezute «Sindikato Katoliko»an.

Eusko Langille Alkartasuna eskubitarra da eta euskalduna gañera. Union General'a ezkertarra berriz, bai berak ezetz esaten badabe ere. Guk eusko langilliok eurok beste edo eskubide gehiago daukagu, bai Gobernuakin, bai ugazabakin. Eurak internazionalak izan arren, amar langille izan, amar mila zan, legea legea baita. Eurak baño ate geiago zabalik beti eusko langilleak.

Ikusiko zenduten noski, Errenderi, Pasai ta Bilbao'n, eta bai toki geigotan ere, euskaldun langilleak nai dituztela, garbi ilusi baitute ugezabak onea errezago etortzen dirala bear bezela itz eginda. Union'goak berriz, guzia guda edo erreboluzio bitartez iritxi nai dute, Errusitarren antzera, gizonak ilda, odola ixurita. Au tamal bada ere, garbi ikusita dago alde guzitan.

Eusko Langilleak alako [...] lortzen dituzte onbide guziak... eta ernai, eusko langille katolikuak, gero damu ezan gabe, eman zuen izenak bereala Eusko Langilletan, eusko odolik zañetan badezue.

 

EUSKO LANGILLE BAT

 



Bilatu:


elgoibarko udala