Eskuma aldian ere auteskunde [...] gogor azaltzen da. Eskuma aldian diot «karlista» aldian. Nere belarrietara datozkit egunero karlista auen «boto» batzian esanak. Zinistu ere ezin ditut nik beintzat. Zinistu ezin ditut katoliko batek ondo baño obeto jakin bear dualako, gauz oek ez dirala edozein eratan erabili bear; gutxiago politika egitekoz.
Diote «Jesukriston izena», «Gotzai», «Doipuru», «txaunburu» eliz guzak aotan artuta dabiltzala, autarki [...]. Katoliko, katoliko danak izen oek politikarako baño maitiago bear ditu. Nik ez det ziñisten orrenbesteraño elduko diranik «karlistak» karlista garbiak bezela uzkurtz relijio zaleak bakira. Baño ez nuke esango karlista izeneko uskurtzale izeneko azkok dira ta, oek horrela ez diarduenik. Ez da naikoa, egunero elizara joatia ta «zentroan» izena ematia, uzkurtzale, karlista benetakoa izateko. Gauzak barrendik eta aginpidiak betiaz. Au karlistetan bezela bestetan ere, osoa izateko.
Eskuma alde onek eren «boto» batze ortan, gauzak garbi esan bear lituzke. Eurak eskumak dirala, baña baita besteak «nazionalistak» ere ¿e? Eurak eskuma aldia indartu nai dutela ¿eta besteak? Besteak «nazionalistak» orain eta beti; batez ere Madrid aldian iñork baño gogorrago ¿ez aldute eskuma aldia jaso? Eurak jarri dituzten aldumak «estatuto aurka» dijozela esan bezate garbi. Baño ez [...] erdizka dabiltz, erok «santutasun» osoa balute bezela. Kale baserrietan autarki bila gogor bai baño gezur asko aoan dabiltela.
Karlisten aldunak, naiz eta «botoa» aren edo onen izenian batu, «estatutoaren» aurka dijoaz. Au goguan artu, eukotarrak. Eusko Araudiari Gotzai Jaunak autarkia ematian, ontzat eman zuan Elizburua bezela. Beaz [...] bezela, autarkia eman leike «estatutoaren alde dabiltzan aldunai, [...] karlista aldunai.