Igaro dira bigarren bira bueltako auteskundiak baketsu. Eskerrak bai emengo abertzalieren eruapena pazienziari, Eibartar gazte gorri talde berebil baten goizian goizago eldu ziran naspillerako bidia ipiñiagaitik aintzakotzat etziran artu eta pozik egon leizkez horrela igaro zekuenian. Baña ezkertar orrek «demokrazia» izen ori kendu ta «sektarismo» ordea ezarri leikez.
Goraltzekua da benetan, abertzaliak egin duten lan ederra batez ere Emakume Abertzaliak.
Orainguan ere garaille atera gera Abertzaliak Otsallaren 16'an bezela bete zuten beren autarki arazua, beste «derecha» deitzen zioten batzuk ere erantzun zuten. Eskarrak berari gutxi ziran baña...
Igesi zan illan 16'an 600 autarki bote eduki zituzten erdiak ezuten bota igandian, baña beren artian bai dira «España Roja» komunismuan alde bota dutenak Calvo'ri poza ematiagaitik.
Tamalez orrek indarra emanda laister izangogu onetan komunismoa.
Guk baño gehiago ez ote dute ba berak galduko?
Onek horrela dirala, eup... eup... eup.... Gora Euzkadi.
* * *
Abertzale zintzo, entzun:
Bai dakizu, auteskunde onetan bear zan baño geiago gastatzeko bidia egon dala, eta denon biarra da berak ordaintzeko zerbait dirukin erantzutia.
An dezu ba Batzokian alako ingitxo bat zerbait emanaz erreskada artan azaldu zaitezan. Erantzun deigun ba guztiok zintzo gure Ama Aberri bakarrari.