ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Euzkadi, 1931-03-26 | Politika - Hauteskundeak | Euzkadi, 1931-06-25 »
Euzkadi, 1931-03-27

 

Eriotzak.— 72 urtekin il da Ansola'tar Santi «Azkue» baserriko oso gaxo laburrakin eta beran obiratxea edo enterraizoa egin zan notintza aundiakin.

— Juan dan astelenian il zan «Unastei-errota» baserriko andra zarra.

— Jayo eta zortzi egunera il da Muguruza'tar Joseba Miren «Agarre-Txiki» baserrikoa.

Laguntzen diet beren sendiari atsekabian.

 

Juan da etorriak.— Gernika'tik etorrida Alberdi'tar Bitor.

— Gasteiz'tik etorrida gure lagun maitea Ubiria'tar Sebasten.

Ongi etorria.

 

Auteskundiak.— Auteskundiak dirala ta uri onetan zalaparta aundia dabil, abertzaliak lanean gogor aidira ustek danes oraingoan txapeldun urtengo dira.

Segi ortan abertzaliak.

 

Eleizkizunak.— Artute arkitzen Abaskal'tar Sinforiano mutil gaztia.

 

Donokira.— Igo da Muguruza'tar Kepa (Pedro)ren semetxo bat «Agerre-Txiki» baserrikua.

 

Ezkon deiak.— Igandian txadon nagusian irakurri ziran, lendabiziko ezkon deiak. Aranberri'tar Kepa Mendaro'ko «Alkorte» baserriko mutil gaztea, Arakistain'tar Permiña «Sogueta» baserriko neskatilla politarekin ezkontzeko. Gabilondo'tar Leontzi gure lagun jatorra Jel Batzoki'ko auteslari bikaña. Arakistain'tar Josune «Azkarate» baserriko neskatilla politarekin: eta Larrañaga'tar Jon «Erretxindi» baserriko mutil gaztea, Etxaniz'tar Petra «Kakatza»ko neskatil politakin.

Zorionak aurrez.

 

Izpar beltza.— Jauna'ren besoetan ildira Aranberri'tar Liberete «Unastu-Errota»ko amona, eta Antzola'tar Jakoba (Santiago) «Azkue» baserriko aitona. (Goian begoz). Laguntzen diegu atsekabia sendi bietakuori.

 

Ikertu.— Lenguan ikertu genduan emen Mutriku'ko euzkel idazlari ospatsu «Itxas Aurre».

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala