ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1931-04-09 | Politika - Hauteskundeak | El Día, 1931-07-02 »
El Día, 1931-04-21

 

Erkalde-republika.—Erri etxe edo Ayuntamentuko balkoian erkalde edo errepublikako ikurriña, jarrita dago. Ala on bada, ontzat eman dezagun, baña gure euskaldun gogoak ez ditzagun aztu.

Auteskundietan, ez dute erkaitarrak emen Elgoibarren zinegotzitan «triunforik», eta aldate oraingoa Iribarren'dar Justo degu.

 

Naste.— Alaba izan du, Gorostiza'tar Benediktak eta semea, Lopez'tar Gregoria'k. Zorionak.

— Donostia'n osakuntza igaro ondoren, etorri da, Arriola'tar Kastor, osasunez beterik. Poztutzen gera.

— Agurtu degu emen Andoain'dik etorria, Arrazola'tar Leandro apaiza.

 

Jaunartzea.— Amaika urteko Jaunartzea dute, bigar, uri ontako neska mutikoak. Zortzi eta erdietako izango da Jaupa nagusia eta Jaunartzea.

 

Arnobate'n.— Igandean, 26'an izugarrizko jaia da Arno mendian. Urdaregi'tik eta Arnobate baserrira, bide ederra egin dute eta egun ortan da «inaugurazio» eta onespena. Izugarrizko jaiak dira: Jaupa, txistu eta aresbatza (banda), erromeria egiñaz. Mendi egun alai bat izango da. Uste det egun ortan Mutriku aldeko lagun-anaiak Arnonaldian agurtzea.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala