ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1933-03-07 | Politika - Mendigoizaleak | El Día, 1933-05-30 »
El Día, 1933-04-01

 

Izpar beltza.— Jaunaren besoetan il da 56 urte zituala Joaristi'tar Eustake. G.B.

Laguntzen diegu atzekabian seme-alaba tamaltsuberi.

 

Eibar'era.— Gar aundia dago uri onetan gaur larunbatez eta biar igandez «Iru Gudari» eta «Aizteak» antzerki ederrak ikusteko Astelena pelota tokian Bilbao'ko Eusko Gaztedi'koak botata.

 

Usurbil'era.— Gure antzeslariak biar igande arratsaldian Usurbil'era juango dira bertako abertzale anaieri arratsalde atzegingarri bat igarotzera. «Mendibetarrin Larriak» eta «Gizon Bikañak» antzestuko dituzte eta gañera abesti ederrak eta olerki edo bertsoak ere bai.

Ongi ibili ba mutilak eta zuek usurbildar anaiak besoak zabalik artu.

 

Mendaro'ra.— Mendaro'ko abertzaliak ere biar igande arratsaderako antolatu dute benetako itzaldi aberkoia. Bertan itz egingo dute Urzelai'tar Julene andereak eta Bitori'tar Bijen, eta Etxeberria'tar Eli, irurak euzkeraz. Ainbat abertzale Jaunak lagun izango gera gaur bertan; itzaldia Azpilguetan izango da.

 

Batzorde berria.— Uri onetako «mendigoizale» taldiak aurrerako batzorde berri au autu du:

Lendakari: Aranberri'tar Andoni.

Idazkari: Unzueta'tar Elaxar.

Diruzai: Eizagirre'tar Peli.

 

Bederatziurrena.— Ostegunean asiera eman dio Ama Nekatua'ren bederatziurrenari txadon nagusian oste asko bertaraturik.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala