Gaur pesta ondorena «ajia» utzita lerrotxo bi jarri nai ditut.
Bartoloma deuna da gure erriko zaindari, ta bere omenez egin ditugu peztak. Elizan, apain eta ederrak: bezperako «Salve» ta jaupa nagusia egunian. Txonintza bai aparta, euskera garbi eta sutsuan Barrena'tar on Bixente, Donostikoak egin zigun.
Baita abestaldi goxua Azpeitiko abeslari yayua dan Belokik.
Udalak eratuta, soñua ugari, pelota jokua eta abar. Erriko eresbatzak dantzan erazo du gogotek; Eibar'koak Bartoloma gubian. Odarrukuak biamonian.
Onela gure gazteak, perikon, tango ta fox, ugari egiñak dira.
Eskerrak Arrasate'ko «dultziñeruak» ariñ ariñ jo tartetan eta ankak jaso eragin zuten.
Baserritarren pesta, ganadu sariketan izan da. «Premiuak» dirala ta ederrik azaldu zan.
Nik ez nuan uste gure baserrietan aiñ mardul ta ederrik gordetzen zituenik. Horrela izanik urtero jarri bear litzake sariketa au baserrian irizku ta bei ta txalei kontu egin deziten.
Trikitriki sariketa izan degu jaietan Gelatxok soñua bai ariñ eta garboso jo ta iru «pareja»k dantzatu zuten txalo ugari entzun ere bai, «plaza» betian bai zegon.
Urterokoa bear du onek ere, gure dantza garbian dantzatzera gazteak alegindu ditezen.
Horrela ba gure «peztak». Aurtengoak joan dira; urrengoak arte.
* * *
* * *
* * *
Lezoko Gurutzaren oñetan dagonilaren 26'an sendi berri eusko sendia bat egin da.
Erentxun'dar Jon, irakaslaria, «Endoya» izenordekoz ain goxo ta mamitsu idatzi oi duana, gure lagun maite Jon ezkondu da.
Sendi abertzale bat bertatik datorkigula ezan bearrik ez, eta poztutzen gaitu.
Beaz, zorionak Jon eta Goi Jaunak urte asko ta zoriontsuak sendi berri ortan eman deikala.
IXAKA