Txirrindulariak ibiltaldi ederra egin zuten lendabiziko eldu zan Olazabal'dar Anastasi.
Bigarren, Muxika'tar Imanol.
Irugarren, Ostolaza'tar Luki.
Laugarren, Juaristi'tar Alberta.
Boskarren, Ansola'tar Joseba Mirena.
Seigarren, Alberdi'tar Jon.
Saspigarren, Elgoro-Iribe'tar Joseba.
Gastetxuen arineketa
1'go. Laskurain'dar Julen.
2'grn. Gabilondo'tar Koldobika.
3'grn. Zubiaurre'tar Artur.
Baita ere ibaiko jolas eta sartain eta abar. Dantzaketa berri ugari Uri'ko, Eibar, eta Ondarroa'ko Eresbatzak jota, baita Arrasate'ko dultzaineruak eta auspo soñuak ere.
Eleizkizunak.— Lau eunki (cuarto centenario) bete dirala Deuna Kalare lekaime-etxia egin zala ta eleizkizun ederrak antolatu dituzte bertako lekaimial. Ostegunian illan 31'an eman die asiera gabeko zortziretan bederatziurrenari Asis'tar Pantzeska Donea'ri eskeñiaz bederatzi onen bitartian itzaldiak ere izango dira, ta Gauzurtzaliak asi ill onen 7'tik, 8'ra barru egingo dute.
Jayotza.— Aur bat izan dute Osoro'tar Jon eta bere emaste Barrenetxea'tar Jone'k. Zorionak.
Naskaldia.— Pozik eta gogor estutu diot astian bostekua, «Iziartxo» irakasle ta euzko-idazle argiari. Eskerrikasko ikertaldiagaitik.
Uri onetako jayak igaro ta gero Ermu'ra jun dira Bengoetxea'tar Kepe ta Unamuno'tar Elade.
Usansolo'ra, Sagasta'tar Serape.
AIXERIXA