ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Kultura - Dantza | El Día, 1932-12-06 »
El Día, 1931-08-04

Euzko Langilien Alkartasuna

Solidaridad de Obreros Vascos

 

Oso ederki ospatu dute Elgoibar'ko abertzaliak ain ongi antolatutako euzko jaia Batzoki'ko zabalkunde batzorde diran «Aberri», Andonegi'tar Erromalda, eta Epelde'tar Alberta'k Deun Iñaki gure Zaindari egunez.

 

Deun Iñaki aurreko gabian.— Bederatziretan kalez-kale eresi alaiak juaz txistuak eta aresbatzak, zuzendu ziran Oitura Garbien enparantzara, eta azke (libre'ko) dantzaketak jo zituzten, baita ere berdin Batzoki berriaren aurrian, txalo aundiak jotzaliak irabazirik.

 

Deun Iñaki eguna.— Patxiko eta txistulari lagunak goizeko bostetan lo zeudenak esnatu zituzan kale-jira eder bat jorik.

 

Jaunartzea.— Zazpiretan jaunartze orokorra izan zan txadon nagusian. Ez da egundo izan Elgoibar'ko eleizan batera ainbeste abertzale. ¡Ura edertasuna! «Ogi zerutik» abestu zan.

 

Ezpata-dantzariak eta arri jasotzia.— Bederatzi laurden gutxitako bultzian eldu ziran Eibar'ko ezpata-dantzariak. Txistuak juaz bira eman zien uriko kalieri, eta zuzendu ziran eskoletako enparantzara. Lendabiziko, espata-dantzariak dantzatu zuten.

Eta ondoren arri jasoketa «Mendi beltzu» Mutriku'kuak eta emengo «Agarre»k. Mutrikuarrak amabi bider jaso zuan eta Agarre'k amabost bider bosna minutuan.

 

Jaupa nagusia.— Eskoletako enparantzatik guztiak zuzendu ziran eleiz nagusira, eresbatzak «kendu» euzko eresi ederra juaz.

Bertan «Eukaristika» abestu zuten oso ederki. Eta «ofertoriuan» Etxeberria'tar Agustin'ek Frankien «Abemaria» bakarrik abestu zuan. Jaupan ezpata-dantzariak gaula edo «guardia» egin zuten, eta Deun Iñaki'ren Gorpuzgiñari mun eginda gero, beren ezpatakin uztai arko bat jaso zuten, eta azpitik igaro ziran udal gizon edo kontzejalak.

 

Ikurriñen onespena.— Ondoren [...] zuzendu zan Batzoki aldera bertan Urrestarazu'tar Keperin txaunburuak onetsi zituzan Batzoki'ko ikurrin berria eta mendigoizale eta ezpata-dantzariena, neskatxa abertzaliak [...]. Bitartian eresbatxak Euzko Abendaren Ereserkia jo zuan jendetzak abestuta.

Ondoren Epelde'tar Albera abertzale gaztiak lau itz bero zuzendu zizkien entzulieri, batez ere Abertzale Batzako Emakumeeri, esanaz eurak dirala aberzalien jarraitu biar dutenak, eta orain arte bezela aurrera ere jarraitzeko.

 

Ezpata-dantza eta eresi jotaldia.— Amabitan bigarren aldin Euzko Oituren enparantzan dantzatu zuten ezpata-dantzariak, eta gero eresbatzak jotaldi kinziertu au jo zuan.

Lenengo: «Deun Iñaki».

Bigarren: «Euskeria».

Irugarren: «Euzko erresiak».

Laugarren: «Gernikako Arbola».

 

Bazkaria.— Ordu batian eunda amabi lagun batu giñan Batzoki'ko aretuan bazkaritan. Oso Ederra eman zigun Izeta alargunak. Guztiok zoriondu degu bera. Janaldi bitartian euzko eresi politak aitu giñuzan. Patxiko eta lagun, Eibar'ko eta Ansola'tar Peli txistulariak jota. Baita ere itz neurtu politak aitu giñuzan ta ere itz-neurtu politak entzun ginuzan Beriatain'tar Tiburtzi'k eta Gabilondo'tar Lontzi'k botata. Euzko abesti asko abestu zan «Txanton Piperri»renak eta abar eta abar, Bereziartua aita-semiak pianoz lagunduta. Azkenik Atxaorbea'tar Juanito mutikuak oso polita abestu zuan «Agur Jaunak». Guztiak sendo txalotuak izan ziran.

 

Pelota partidu, ezpata-dantza eta aurresku.— Lauretan eskuzko pelota partidu polita jokatu zan. Alde batetik Arrien eta Gurrutxaga, Berdun, Resola eta Agerren aurka. Onek irabazi zuten ogeira amazazpian bikotza gelditurik. Beriela ezpata-dantzaketa eta urrengo [...] aurresku ederra, oso txalo beruak irabazirik.

 

Batzarra.— Enparantzan beran ipiñi zan oso batzar erromeri ederra, eresbatzak euzko dantzaketak jota. Guztiei atsegin izan zitzaioten. Erriko jente guztiak goratu ditu Euzko Batzokiak antolatutako jaiak eta jarrai aurrera Elgoibar'ko abertzaliak.

 

Olerkiak.— Gabian Batzokia ostez gaingain enanian, [...] bikaña dan Uriguen'tar Kerman'ek, bota zituzan euzko zabalkunde olerkieri txalo izugarriak jo ziotezan. ¡Jarrai aurrera Kerman!

 

Azkenik.— Ta astuta ia bukatu nuan idazki au eta tamala izango zan benetan. Ba bazkaria bukatu giñunian, bere biziko itzaldia zuzendu zigun Iriondo'tar Modesto'k. Esan zigun bera urtietan aurrera zijuala, baña oraintxe dala garaia abertzale gaztiak bildu eta zerbait lortzeko gure Euzkadi'n alde, berak alduana lagunduko dula-ta.

Ondoren Mendaro'ko Batzoki'ko lendakari dan Lonbide'tar Sabin eta beste abertzale taldea ikurriña dutela etorrita zauden, eta Mendaro'ko abertzalien izenian agur bero bat ekarri zigun, esanaz aurrera ere olantxe batzia bere naia izango litzakela.

 

Ikurrin abertzaliak.— Egun onetan etxeko leiorik etzan gelditu uri onetan euzko ikurriñez apaindu barik Eskerrak Emakume Abertzale Batzakueri, berok zabaldu zituzten ta. ¡Jaiki ba emakume abertzaliak Ama Euzkadi'n alde!

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala