Koikille deuna.— Igandean Kokille Deuna abeslarien zaindaria igaro zuten era onetan:
Goizeko 5'tetan kalejira egin zuten emengo gaste batzuk «gitarra eta bibolin» eta abarrekin: onen ondoren txistulariak eta bederatziretan eres-batzak.
Amarretan jaupa nagusia txadoneko abesbatzak abestuta.
Amaikaterdietan eres-batzak eta txistulariak josituzten beste jotaldiak. Txistulariai nere zorionak ikusgarrizko jotaldiak jo situztelako.
Eta iluntsian eres-batza.
E.-A.-B. ikurrin'en onespean.— Durango'ra eta Azkoiti'ra uri onetatik juan ziran igandean Emakume Abertzale Batza'ko ikurriñen onespena zalako eta arratsaldeko itzaldiak oso ederrak izan zirala esan zuten bai Durango'koa eta Azkoiti'koa.
— Emengo Aztiazaran'tar Jakinda beran lenengo itzaldia oso ederra egin duela jakin degu Usurbi'ko Euzko-Batzokian. Zorionak eta jarrai Arana Goiri'tar Sabin'en lege zuzuenak erakusten.
Osakuntza.— Bilbo'ko San Sebastian jaunaren sendaetxean osakuntza egin-da arkitzen da Lauzirika'tar Balendin. Laister sendatzia opa diot.
Ezkontza.— Gaur, osteguna, uztertuko dira Uribe'tar Errapel eta Iriondo'tar Miren. Zorionak.
ATXOLIN