Sabin eta il diran uriko abertzalien aldez il onen 25'ean txadon nagusian, eduki gendun jaupa Sabin gure maxu eta unian il ziran abertzalien animen-aldez. Jaupagilia Onaindia'tar Kelestin izanik.
«Liberame» oso ederki abestu zuten errespontzuakin budaturik. Egun gustian ikurriña makila erdi Batzokian egon zan.
Gabean Jel-Batzokia bete-beterik egonik etzaldia egon zan. Oso edeki egin zuan jayaren asalpena U.B.B. lendakari Arriola'tar Baleri'k. Ondoren G.B.B.'ko lendakari ospetsubak Barrena'tar Poluikarpa jaunak oso ederki erakutsi zigun Sabin'en edetija. Karlista izana zala gastetan, baño bere anai Koldobika'k sarri ezanik euzkaldunok ez giñala españarrak, eta Sabin'ek erizaldu zuala egia zala bere andiak ziona eta andik aurrera ezan biarrik ez degu euzkadi aldez zenbat lan onurakor egin eta espetxian ilzala eta abar. Bere itzaldi ederra bukatzian Poluikarpa jaunak txalo beruekin ordaindua izan zan. Gure Jel-Batzoki'ko talde batek «Agur Jaunak» «Sabin maixuari» eta «Euzko Abendarin Ereserkia» oso ederki abestu zituzan, batez ere atsegin zan «Sabin» maxubari ateratako izki «letra» Uriguen'dar Tiburtzi'k, «Lauaxeta» ez det uzte izki edo letra au ezagutzen dezunik.
Eskerrak ematen diskagu
Guk Gure Sabin maitiari
Euzkadi argia
Zor zayo berari
Aberri maitiagaitik
Eman zuen bizitza bai
Jaunak dei zion
Sabin etorri.
Indar aundiaz jaikirik dago
Euzkadi gustia
Pozez beterik-gastedi dana
Sabin'en bidian
Lan-egin dezagun-danok batian.
Azkatasun oro lortu artian
Aberri maitian
Gustiok ongi bizi gaitian (bis).