Tolosa urian, Goi Jaunak beren ganatu du, 72 urte zituala, Larrañaga'tar Domeke (Goian bego) emengo «Erretxindi» basaetxeko alaba. Laguntzen diegu atsegabian, sendi ata senide guztieri.
— Garratza Berri'ko, Mugurutza'tar Pantzeska'k eta bere emaste Alberdi'tar Miren'ek, beren lendabiziko aur jaio-berriari, «Katariñe Agurne» euzkel-izen politak ezarri diote. Zorionak guraso euzko-zindueri.
— «Errezabal» basaetxeko Agirre'tar Simon eta Goyogona'tar Miren'en zortzi eguneko aurra zeruratu zaiote.
— Eleizakuak artuta arkitzen da «Guena Etxeberri»ko amona dan Artzuaga'tar Inese.
Aspaldian, gogoz ari dira uri onetan, laisterketak jokatzen emengo Gexoetxe-Hospitar, aurrian asi eta «Azkarate» gañera ikusten da egunero bertara eltzen dan laizterkariak, jokua egiten dual. Illebeten barruan iru jokatu dira, azkena igesi zan larunbat-gabian. Alberdi'tar Joseba Mirena zan laisterkari ori jan baitz 33 minutuan, eldu zan 3 m. 59 segundutan.
— Igandian berriz, garrantzi aundiko ariñaketa izatekua da, bide ortan bertan. 500-na laurleko, jokatzen dituzte, «Aiztondo» (amerukanua) 38 minutuan eldu baitz eta exetz. Goikuak maibadu ikusiko degu.
— Igasi dan igandian Deun Mikel ardo-etxe (ventan) bazkari bat, egin zuten, gudari zosketa (suertian) azke atera diralako, Arriola'tar Kipiri, Sarazua'tar Julen, Joaristi'tar Koldobika, eta Salaberria'tar Pantzeska, eguna ospatuaz oso umore onarekin igaro zuten. Zorionak ba morroitza ortatik azkatu zeratelako.
AIXERIXA