Baña badakizu: agindua bat eta emana bi.
Ni juango banitz beintzat laster aterako nuke. ¿Baña nik tira egitia naiko ote luke gero?
Ba jakin zazu ezdaukatala aplakatu bearrik zu bezelako arrua ez naizelako. ¿Gizongaya billatu detala eta orrenbeste «desditxa» beraz? ¿Zer uste dezu ba beti zuri begira egotia?
¡Lenago ere iru urtian berari itxedoten egona naiz gero! Lenengo bi urtiak berari bayezkua atera eziñik eta beste urte betea beure arriotxua preparatu naian. Eta oraiñ ¿zer egin didala uste dozue? Goizetik gabera aua zabalik laga: ni baño ederragua eta aberatzagua biar omen du eta or konpon. ¿Zer derizkiozu, Luzear?
— Semetxo bat geyago badute «Galbuso» baserrian. Zorionak.
— Elizakuak artuta, arkitzen da «Azaola» basarriko larogeitaamabi urteko aitona zarra. Lenbailen osatu.
AGURTZANE