Poz pozik arkitzen naiz erri ontan euskal idazleak zintzotuaz ta ugarituaz dijuazela ikusiaz. Nor eztaba poztuko iya galdurik zegoen euskera maitagarria indarberrtzen asi dala ikusita? Ni aspaldi ontan ixilik egon banaiz ere, jarraitu dute ederki nire erritar lagunak, baño ezdidate utzi pakian lo pizka bat egiten ere, zirri ortik eta zirri emendik, ¡nork burutu auekin!
Idazki guztietan ikusten det neretzat zeozer, ta pozten naiz oroitzen zeratela ikusiaz, baña ezdizutet iñori erantzun beldur baizelako «Luzear»ekin, ta... kontu gero... «Aixerixa»... azketzi baño izenaren jabe-zerala uste det...
Jolasteko oso toki polita dago egon ere baratz ontan. Eztet ezan nai denok eta beti, baño geienak ta geienean jolasean ari gera oraiñ arte beintzat , ta... beldur izan makillatxon batekin etorriko ote zaigun «Luzear» lantegi ontara astiñaldiren batzuk banatzera. ¡Neu ezkutatuko nauk beintzat arin zuaitz ozten batera! ta «alla kuiraos». Egia aitortu bear da, ta neu ere oso jolas zalea naiz, eziñ egiñ izaten det idazkitxo bat, bati edo besteari «kirik» egin gabe, baño noizean beiñ jolastu arren, beti horrela ezingo gera jardun, ta asi bear gera arretaz aberriaren alde gogoz lan egiten, sartu dedin gure euskera maitea, zar ta gazte guztien biotzetan. ¡Ni ez naiz ezer! Baña zuek, beti aberzale jator izan zeaten «Aixerixa», «Aberri», «Kosmar», «Zapelaitza» ta «Asti» biak bat, urrian, «Mirentxu» ta «Agurtzane» ere «G. ta M.» ta oaiñdik euskal idazle berri xamarra dan «Ixaka» azkarrak, oraiñ arte asko egin badezute-ere askoz gehiago egin dezakezute aberriaren alde. Ni esan bezela, ez naiz ezer lan ontarako, ez daukadalako eskolarik, ez dakidalako euskera garbirik, ta ez dedalako modurik, ta obe nuke nik alik laizterren «txokoratuko» banitz ta baliteke ori laster gertatzia ere; baña ez bildurtu, topatuko du «Ixaka» azkarrak Ermuaran ballian «zebo kandela edo olio argiak» irauten duen idazle azkarragoren bat. Eztakit zertan gelditua dan. Osteguneko «Ermuaran» ozteran idazle gainbat billatzeko zuan, baño «xaltxa gozoari» ernaigo ez ote zion begiratu idazle kontueri baño? (1)
«Nones» geunden ta «pares» bear nunbait dantzaaldi bat egin bearrak jotaere, ta agertu zaigu seigarrena «Txori zale» izenarekin. Olerkaria gañera. «Erreuma»rekin nengoala ta.