ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1933-09-27 | Politika - Euzko Abertzale Batza | El Día, 1934-01-13 »
El Día, 1933-12-19

 

Iri indarketa.— Il onen 30'an Gabon-zar peri egunian iri indarketa sariketa izango da uri onetan. Bertaratu nai duten abere ganaduak il onen 28'ko eman biar dute beren izen abizenak.

Eramateko arria txikia izango da, 17 laukoz (cuartas) pulgadako iri pariak igarotzen badu arriaz gañera 40 kilo pixu gehiago erabili biarko ditue. Itzaain bi ta botilero bana izango dituzte, eta beren denbora orduerdiña.

SARIAK:

Lenbizikua, 300 laurleko.

Bigarrena, 200 laurleko.

Irugarrena, 100 laurleko.

Laugarrena, 50 laurleko.

Bosgarrena, 25 laurleko.

Goizian amaiketan eta arratsaldian 2 Þ'tan izango dira indarketa orrek.

 

Uarra.— Izen abizenak eman biar dira Zabala'tar Erramon arotzari, 25 laurleko aurrez emanda, atzeraturik presentatu ondoren.

 

Osakuntzak.— Eibar'ko Arrilaga'tar Iñaki Mirena'ren ebaki-etxian «klinikan», osakuntza egin da oso ongi arkitzen da Ansola'tar Luziano (Azkue). Pozten gera ta laister arte guztiz sendatuta ikustia nai degu.

— Donosti'ko Deun Abad Andoni gexoetxeratu da, ebaketa bat egiteko asmuetan, Urreta'tar Josebe anderea. Ongi ateratzia nai genduke osakuntza «operazio» ortatik.

 

Emakume abertzale batzakuak.— Urtero bezela andereño biotzkor onek, lan aundiak egiten ari dira. Eusko Langile ta abertzale biartuari laguntzeko eta batez ere Eguarri jaiak alaitsu igaro deietzen emanik janari, jantzi eta abar. Ortarako lan au aurrera eramateko aldanik onduen arren eskatzen kie «emakume» onek beren deiari erantzun deiotela zerbait emon alduten abertzaliak eta onez gañera deian ontzat artu duten guztien laguntasuna.

¡Elgoibartarrak! lagundu biar subari, au da Jaungoikuaren naia.

 

Pelota txapelketa.— Bergara erki «distrito»ko Batzokien txapelketan «parte» artu nai duten Elgoibar'ko Batzoki'ko bazkidiak igande orduko izen abizenak eman neuri.

Lendabiziko partidua Eibartarrakin jokatu bear da.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala