ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-03-03

 

Etxeratu.— Emengo sendagille dan Arrillaga'tar Iñaki Mirena'k osakuntza eginda Mutriku'ratu da oso ongi, gure lagun eta abertzale zintzuba dan Odriozola'tar Gotzon. Egun onetako batian Jaungoikuan nai badu ikertzeko asmua gaitu, eta ongi etorri Gotzon bisigu beltz pila batekin.

 

Izpar Beltza.— Jauna'ren besoetan ilda 74 urte zituala Vallejo'tar Pantzeska gizina (G.B.) Laguntzen diegu atsegabian sendi gustiari.

 

Anka berria.— Arpidia zabalduta dago anka postizo bat jartzeko Gorostiza'tar Antero Gexoetxean dagonari.

 

Gela berria.— Asiera eman diote «Txitxarroko» etxe zarrian gela edo saloi eder bat egiten Koldobikatarrentzat, oso ederra geldituko dala diote. Pozten gera... badago zerbaiten bearra uri onetan eskubitarrak beti ardi galduak bezela sakabanduta.

 

Antzeskia.— Illonen 8'an izango da Azkoiti'ko «Olimpia» antzeskitokian antzeski eder bat «Amor de mentiras» iru atalekua, an biltzen dan dirua izango da Alberdi'tar Jose Manuel Azkoiti'ko seme eta emen bizi eta Gexo-etxe (Hospital)'an dagonaren sendi edo familiarentzat. Lan eder au egiten diote beronen lagun biotzkorrak. ¡Gora zuek...! eta lagundu beartzuari.

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute Aranburu'tar Eusebio eta bere emaztiak. Zorionak.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Ondarre'tar Paulina Justo kamineua'ren emaztia.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala