— Baita ere juan ziran Lekeitio'ra Eusko Batxokian zabalketa zalako emengo abertzaleak.
— Datorren igandean 12'an Deba'n Eusko Batzokian zabalketa dalako emengo abertzale talde batek joateko asmoa dauka.
— Emen estutu diegu bostekua «Adartza» Euzko idazle Azkoiti'koari.
— Igandean emen izan ditugu Zornotza'ko ezpatadantzariak, egin zituen makildantza, ezpatadantza ta abar: azkenian aurreskua egin zuten oso ederto Euzkal Oituren plazan. Onek ikusirik emengo erkaltzale (errepublikanoak) batzuek larri ibili ziran aztarrana atera nairik ia baimena ote zuten uri onetan dantzatzeko onela esanik: «Eso es intolerable, no se puede consentir eso» eta gero usteko dute onelakuakin bat eginda dabiltzan euskal oituren zaliak dirala esanda sinistuko degula. Eztago orrelakorik guk ori sinisteko orrelakuakin bat eginda dabiltzan artean.
ATXOLIN