ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-07-29

 

Mendaro'ko euzko-batzokia'ren zabalkundia goi-gorengua izan zan il onen 24'an eta 25'an.— Bezpera gabian, Eibar'ko eta Elgoibar'ko txistulariak jai ari asiera emateko kalez-kale euzko eresi alaiak jo zituzten eta ondoren dantzaketa eparantzat txistulariak jorik.

Illan 25'an. Goizian seiretan, kalez-kale biribilketa alaiak txistulariak.

Bederatziretan, ongi etorra egin zitzaioten inguruko errietako abertzalieri.

Amarretan, jaupa nagusia abesturik «Te Deum laudamus» elizako abeslari eta Batzokikuak oso ederki.

Jaupagilia izanik Batiz'tar Joseba txaunburua, lagundurik Etxabeguren'tar Mikel eta Onandia'tar Kelestin apaizak. Itzaldi jator eleizkorra eta euzko gogokua egin zuan Onandia'tar Kelestin, Elgoibarko apaizak. Aren itzaldia goratua izanda benetan.

 

Onespena.— Ondoren Batiz'tar Joseba txaunburuak onetsi zuan Batzoki'ko ikurrin berria eta bitartian oso irakurgaiak, politak irakurri zituan Iriondo'tar Josebe neskatilliak (tamala det emen ez edukitzia bertan argitaltzeko), baña uste det idazlarien batek argitalduko dituala.

 

Ezpatadantza.— Gero oso ederki astindu zituzten ankak gure dantzaketak dantzaten Eibarko ezpatadantzari yainak txalo izugarriak irabazirik.

 

Aurreskua.— Beriela Eibarko Batzokiko ezpatadantzari taldekuak aurresku ederra atera zuten jendetza alaitu gelditurik.

 

Oturuntza.— Larrogei ta amar abertzale batu ziran enparantzan jarri zituzten maian janaldi edo bazkaritan. Oso ederki eman zuten Azpiazu'tar Erroman ostatuak. Bazkari bitartian eta ondorenian euzko abesti ederrak abesturik.

 

Arratsaldian iruterdietan.— Ezpatadantza. Enparantza betebeterik egoan inguruko oste edo jentez eta bigarren aldian Eibar'ko ezpatadantza egin zuten dantzaketa txalotu izanik.

 

Olerkiak.— Itzaldia asi aurretik Mendaroko Batzokiko lendakari azkarra dan Lonbide'tar Sabin'ek. Mendaro'ko Batzokia'ren izeniak agur sutsu bat zuzendu zioten enparantzan egoan jente taldiari asiera emanik, olerki'ko bazkide dan Uriguen'tar Kerman'ek txalo beruak irabazirik.

 

Itzaldia.— Gogo benetakua egoan Ozerin, Monzon, Orueta eta Altzeta izlarieri aitzeko; baita benetan aitu erasi ere entzuleen barrun barrura sartu ziran izlari onen itzak, ain ederki azaldu zituzten gu euzkaldunok daukaguzian eskubideak Euzkadi'n bakarrik agindu eta bizi-izateko. Esandako itz guztiak ezin jarri gindezke luzia ateratzeko litzake-ta; baña azkenian oso txalotuak izan ziran denak.

 

Aurreskua.— Bigarren aldiz oso ederki atera zuten aurreskua Eibar'ko ezpatadantzariak.

 

Batzarra.— Ondoren egin zan batzarra edo erromeri ederra enparantzan «Angelus» arte tanbolin txistuak jorik, eta abertzale eta abertzale ez diranak oso pozik etxeratu ziran bukatzian.

 

Mendigoxaliak.— Eta Eibar'ko Emakue Abertzale Batzokua'k. An ikusi geunzan beren ikurrinarekin Lekeitio'ko mendigoxaliak eurak goratuak izan ziran itziarien aoetako itzekin. Baita ere Eibar'ko Emakume Abertzale Batzakuak ere. Onek zuzenbide ederra eman diote inguruko errieri, ta errietako abertzaliak laister ipintzen edo antolatzen ditugun Emakume Abertzale Batzak eta mendigoxaliak. ¡Itxartu jaiki, euzkotarrak!

 

Ikurriñak eta ostea.— Ikurriñetan ere batu ziran amabirentzat eta abertzale asko Azkoiti, Bergara, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Zaldibar eta abar.

 

Euzko Batzokien zabalketak.— Larunbatean Mendaro'ra juan zan notintza aundia bertako Euzko-Batzokian zabalketa zalako. Bertan itz egin zuten Ozerin, Montzon, Orueta'tar Endika eta «Altzeta»k. Danak oso sutsu egin zuten lenago bertsuetan egin zuan emengo Uriguen'tar Kerman'ek.

Emen agurtu genduzen Lekeitio'ko mendigoxale osatsuak mendirik mendi etorrita.

— Igandean Anzuola'ra juan ziran Euzko-Batzokian zabalketa zalako emengo abertzale Aranburu'tar Danel eta Larreategi'tar Joseba, mendigoxalien ikurriñakin.

Eta orain milla esker Bergara'ko abertzale guztieri eta batez ere oneri lagundu zueneri Anzuola'ra joaten guziak anaitasunian.

 

Perretxikoak.— Aurten perretxiko asko dago, beste urtetan aldian eta perretxiko jatia nai dutenak ere bai, batzuk joaten dira oeratu gabe eta onek joaten dira linterna kandela eta abar argiegiteko gabian eta beste batzuk badira 23 ordu igaro dituenak perretxiko billa.

 

ATXOLIN

 



Bilatu:


elgoibarko udala