ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-10-29

 

Jantzi artzia.— Jun zan larunbatian Deuna Kalare [...] egon zan Elorriaga Gezala'tar Imanole Miren lekaimiaren jantziartze edo «Profesa».

Amarretan «Juntipotes» jaupa nagusia abestu zuten bertako lekaimiak, jaupa gillia aita Elorriaga zan jantziartze [...] ere bai, lagundurik Opakua'tar Estanis, eta Ezeiza'tar Joseba Andoni apaizak. Itzaldia zuzendu zion lekaime'ri aita Lamari'ek. Bukatzia bazkari ederra eman zien leikaimien etxian senide eta adiskidi'ri.

Zorionak lekaime berri, lagun, eta sendikoeri.

 

Izpar beltza.— Jauna'ren besoetan ill da Muguruza'tar Bernabe, Etxeberri Zabala'ko gizona (G.B.).

Illotoizketan oste aundia batu zan.

Laguntza diogu atsegabian sendi guztiari.

 

Emakume Abertzale Batza.— Emakume Abertzale onek gogotsu lanian asteko asmotan dira gure Euzkadi aberriaren alde lan egiten. Ziur eznago baña ala aituta nago datorren igandian lendabiziko itzaldia egingo duala gure maixu dan «Lauaxeta» jaunak. Urrengo idazkian ziur emengo det izpar au.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala